kunsthalle bremen
Iragandako erakusketa

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera

2019.10.25 - 2020.02.16

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera erakusketak bilduma aleman horren historia dakarkigu, zeinak oso goiz jarri baitzuen arreta arte modernoan.

Hura azaltzeko, erakusketa honek aurrez aurre jartzen ditu XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera bitartean artista frantsesek eta alemanek egindako artelanak. Erakusketak museo horren aparteko historia ere badakarkigu. Haren ezaugarri nagusiak dira konpromiso zibiko sendoa duela, harreman estua sortu duela bildumazaletasun pribatuaren eta babes instituzionalaren artean, eta oso goiz hasi zela arte modernoa profesionalki ikertzen eta sustatzen. Hala ere, Bremenen berariaz gertatutako garapen historikoak herrialdean bertan zein nazioartean arte modernoari eta haren eraginari buruz izan ziren eztabaidak islatzen ditu, eta, batzuetan, hezurmamitu ere egiten ditu. Erakusketak agerian jartzen du zer eragin izan zuten Kunsthalleren bilduman arte modernoari buruzko diskurtso garaikideek, eta zer harrera izan zuen arte modernoak Alemanian, han sartu baitziren inon baino lehen inpresionismoa eta postinpresionismoa. Tokiko istorio, joera nazional eta nazioarteko mugimenduen sare konplexu horrek XIX. mendetik XX. mendearen erdialdera arte Europan sortutako artearen ikuspegi garbi eta berezi bat eskaintzen digu.

1823an, artearekin konprometitutako herritar artezale talde batek Bremengo Kunstverein sortu zuten, gizarteak zuen «edertasuna ulertzeko modua» hobetzeko asmoz. Museoaren hasiera xume hartan, antzeko ideiak zituzten artezale eta arte-aditu haiek beren grabatu eta marrazki bildumei buruz hitz egiteko elkartzen ziren. Baina, erakusketa publikoak antolatzen eta bilduma propioa sortzen hasi zenean, Kunstvereinen kide kopurua berehala handitu zen, eta, 1849an, bere museoa sortu zuen: Kunsthalle Bremen. 50 urte geroago, 1899an, sozietateak bere lehenengo zuzendari zientifikoa aukeratu zuen: Gustav Pauli arte-historialaria. Aurreko arduradun ez-adituen gidaritzapean elkartekideek egindako dohaintza pribatuei esker handituz joandako bildumaren profila findu eta nabarmendu egin zen Pauliren jakinduriari esker. Hark arte frantsesaren eta alemanaren arteko elkarrizketa dinamikoan oinarritu zuen artelanak eskuratzeko politika, eta kontakizun bat sortu zuen: lider eta akolitoei buruzkoa, lehiari eta elkartasunari buruzkoa, mirespenari eta altxamenduari buruzkoa, eta, azken batean, bere nortasunari buruzkoa.


Horixe da, halaber, konexio globaldun hiri baten bilakaeraren historia, mendez mende enpresa- eta merkataritza-jarduerari, ontzigintzari eta itsas nabigazioari esker sortua, eta Bilboren historia bera ere gogorarazten duena.

Kunsthalle Bremen-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa

Komisarioak: Christoph Grunenberg, Kunsthalle Bremenen zuzendaria, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna

Eva Gonzalès
Neskatxa esnatzean [Erwachendes Mädchen], 1877–78
Olio-pintura mihise gainean
81,1 × 100,1 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen.
Erosia: 1960
Inv. 827-1960/28

Erakusketa

Atardecer junto al mar

Carl Gustav Carus
Ilunabarra itsasertzean, ca. 1820–25
[Abend am Meer]
Olio-pintura mihise gainean eta ohol gainean
49,5 × 70,5 cm
Kunsthalle Bremen – Der Kunstverein in Bremen
Dohaintza: Galerieverein, 1935
Inv. 69-1935/4

En la costa (Blankenberge)

Henry van de Velde
Kostaldean (Blankenberge), 1889
[Meeresküste (Blankenberge)]
Olio-pintura mihise gainean
60,7 × 85,7 cm
Kunsthalle Bremen – Der Kunstverein in Bremen
Dohaintza: Bremer Hochbau AG, 1965
Inv. 914-1965/11

Otoño en el pantano

Otto Modersohn
Udazkena zingiran, 1895
[Herbst im Moor]
Olio-pintura mihise gainean
80 × 150 cm
Kunsthalle Bremen – Der Kunstverein in Bremen
Dohaintza: Artearen Lagunak, 1895
Inv. 182-1895/99

Partekatu