Kideen eta batutako artelanen kopurua areagotzen joan zen heinean, bilduma erakusteko museo bat eraikitzea erabaki zuen Kunstverein elkarteak. Ekimenak onura publikoa ekarriko zuelakoan, Bremengo hiriak lursailak eman zituen Kunstvereineko bazkideek ere finantzatu zuten egoitza iraunkorra eraikitzeko. Kunsthalle Bremenek 1849. urtean ireki zituen ateak, eta gaur egun harrotasunez jarraitzen du bazkidetzan oinarritutako kudeaketa-eredu bereziarekin.
Kunsthalle Bremenen bildumak erakundearen sortzaileek egin zituzten lehenengo dohaintzak hartzen ditu, eta baita Kunsthalleko lehen zuzendari zientifikoak, 1899an izendatutako Gustav Pauli-k (1866–1938), gerora sustatu zituen erosketa aitzindariak ere.
Max Slevogt
Gustav Pauli-ren erretratua, 1924
Olio-pintura mihise gainean, 110 x 81 cm
© bpk • Hamburger Kunsthalle • Elke Walford