Pont-Aven
Pont-Aven

Bretainiako kostaldean, berriz, Pont-Aven eskualdean, Paul Gauguin-en inguruan beste artista talde bat elkartu zen, zeinen produkzioak japoniar grabatuak aztertu izanaren eragina argi eta garbi erakusten zuen. Japoniako artearen eraginpean, baita ere, nabi izenez ezagutzen diren artistek beste zirkulu bat eratu zuten, eta haien lanen ezaugarri nagusiak forma soilak eta koloretako eremu lau handiak dira. Natura kopiatu ordez, hark iradokitzen zizkien emozioak eta mistizismoa transmititzea zuten helburu. 1888 eta 1896 urteen artean aritu zen jardunean talde hori, eta Pierre Bonnard, Maurice Denis, Paul Sérusier eta Édouard Vuillard izan ziren hura osatu zuten artistetako batzuk.

Louis Anquetin
Haize-bolada Senaren gaineko zubi batean, 1889
Olio-pintura mihise gainean, 120 x 127 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen.
Dohaintza: Walther J. Jacobs, 1969