Alemaniako erromantizismoari lotutako artistek aurretik egin zuten bezalaxe, margolari espresionista alemaniarrek ere naturara jo zuten inspirazio eta babes bila. Artista talde batek Die Brücke (Zubia) sortu zuen 1905. urtean, Dresdenen, iraganaren eta orainaren artean zubi gisa aritzeko helburuarekin. Fritz Bleyl, Erich Heckel, Ernst Ludwig Kirchner eta Karl Schmidt-Rottluff hasierako taldeko kide izan ziren, eta beranduago Otto Mueller eta Emil Nolde batu zitzaizkien. Espresionistek pinturaren ezaugarri adierazkorrak azpimarratzen zituzten emozio subjektiboak eta psikearen egiak aztertzeko xedez. Alemaniar ondarea suspertu nahian, grabatuaren tradizioa berreskuratu zuten ere, batez ere xilografiarena, taldea 1913. urtean desegin zen arte.
Ernst Ludwig Kirchner
Bainulariak kanaberak botatzen, 1909
Kromoxilografia, 40 x 54 cm
Kunsthalle Bremen - Der Kunstverein in Bremen.
Bilduma pribatu baten Dohaintza:, Bremen, 1973