Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz
2018.06.29 - 2018.11.11
Guggenheim Bilbao Museoak Joana Vasconcelosen erakusketa antologikoa aurkezten du, artistari Espainian eskaintzen zaion lehena. Ezbairik gabe, nazioartean etorkizunik oparoena duen bere belaunaldiko sortzaile portugaldarra da (nahiz Parisen jaio zen, 1971n), eta 2005ean Veneziako Bienalean parte hartzearen edo 2010ean Versalles Jauregian egindako erakusketa handiaren harira egin zen ezaguna batez ere. Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz atzera begirako honek 1997tik gaur egun arte egindako 30 bat artelan hartzen ditu, eta Nico abeslari alemaniarrari omenaldia egiten dio bere izenburuarekin; izan ere, hark abestu zuen I’ll Be Your Mirror kantua The Velvet Underground talde newyorktarrarekin. Hautatutako lanen artean, artistaren ibilbideko obra ezagunenetako batzuk daude, hala nola Burka (2002) edo Andregaia (2001–05), sortu-berri diren eta erakusketa honetarako propio egindako beste batzuekin batera: Egeria (2018) izugarria, esaterako, Atrioan instalatuko dena. Gainera, Museoaren ingurumarietan bi eskultura erraldoi jarri dira: Pop oilarra (2016) eta Solitarioa (2018).
Vasconcelosen ekoizpenak erreferentzia egiten dio bai bere herrialdeko kultura herrikoiari —Barcelos-eko oilarra, Viana do Castelo-ko bihotza edo Bordalo Pinheiro-ren zeramikak bereganatzen ditu—, bai eta arte garaikidearen baitako eztabaida teoriko berrienei ere, artelanen interpretazioan ikuslearen parte-hartzea errazteko borondateari dagokionez bereziki. Material arrunt ugari erabiltzen ditu artistak, hala nola, etxetresna elektrikoak, azulejuak, ehunak, medikamentuak, pixalekuak, eltzeak edo plastikozko mahai-tresnak, eta elementu horiek daukaten edo jariatzen duten karga narratibo eta emozionala esplotatzen du. Bere eskulturek oparotasuna eta kromatismoa dituzte ezaugarri nagusi: mugimendua, argia eta soinua dute batzuetan, eta eskala handian eginak dira gehienak. Umore-sen erakargarriarekin eta dogmatismotik ihes egin nahian, artistaren lanak identitate-auziei ere heltzen die: kontu oso intimoetatik gai sozio-politiko unibertsaletaraino, nola diren emigrazioa edo emakumearen esplotazioa, gizarte poskolonial globalizatuei lotuak.
I'll Be Your Mirror, 2017
Brontzea eta ispiluak
356 x 682 x 537 cm
7 aleko edizioa + AP 1
Artistaren bilduma
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018.
Erakusketa
Egeria, 2018
Eskuz egindako kotoizko kakorratz-lana, oihalak, edergarriak, LED argiak, puzgarriak, mikrokontrolagailuak, elikatze-iturriak eta altzairuzko kableak
3000 x 3630 x 4496 cm
Foto: Luís Vasconcelos/Cortesia Unidade Infinita Projectos
Artistaren bilduma
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbao, 2018
Pop oilarra (Pop Galo), 2016
Eskuz margotutako Viúva Lamego azulejuak, LEDak, beira-zuntza, burdina, elikatze-iturriak, kontrolagailuak eta soinu sistema
Argiak eta soinua: Jonas Runa
900 x 372 x 682 cm
Artistaren bilduma
Lana honen babesarekin ekoitzi da: Gallo Worldwide
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018.
Andregaia (A Noiva), 2001/2005
OB® tanpoiak, altzairu herdoilgaitza, kotoi-haria eta altzairuzko kableak
600 x Ø 300 cm
Museu de Arte Contemporânea de Elvas – Coleção António Cachola
Lana honen babesarekin ekoitzi eta berritu da: Johnson & Johnson Portugal, Lda.
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018.
Call Center, 2014–2016
Telefono analogikoak, altzairu gozo metalizatu eta termolakatua, soinu-ekipoa eta mikrokontrolagailu bidez kontrolatutako osziladoreak
Musika: Call Center: Sinfonia elektroakustikoa 168 telefonorentzat, konpositorea: Jonas Runa, 20 min
210 x 80 x 299 cm
Tia Collection
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018.
Lilicoptère, 2012
Bell 47 helikopteroa, ostruka lumak, Swarovski kristalak, urre-xaflak, pintura industriala, urre finaz bozeldutako larruzko tapizeria, Arraiolos alfonbrak, intxaurrondo-zura, zur-harizko pintura eta oihal apaingarriak
300 x 274 x 1265 cm
Bilduma pribatua
Lana honekin lankidetzan ekoitzi da: Fundação Ricardo do Espírito Santo Silva, Lisboa
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018
Bihotz independente gorria (Coração Independente Vermelho), 2005
Plastiko zeharrargizko mahai-tresnak, burdin margotua, metalezko katea, elikatze-iturria, motorra eta soinu-instalazioa
371 x 220 x 75 cm
Museu Coleção Berardo, Lisbon
Abeslaria: Amália Rodrigues: Estranha Forma de Vida [Bizimodul bitxia] (Alfredo Rodrigo Duarte/Amália Rodrigues), Maldição [Madarikazioa] (Joaquim Campos da Silva/Armando Vieira Pinto), Gaivota [Kaioa] (Alain Oulman/Alexandre O'Neill). Hauen baimenarekinIPLAY - Som e Imagem/(P) Valentim de Carvalho
© Joana Vasconcelos, VEGAP, Bilbo, 2018.