Joana Vasconcelos (Paris, 1971) gizartearekin konprometitutako artista bat da. Bere lanek, nazioarteko testuinguruan, gaur egungo gaiei buruzko gogoeta egiteko elementuak eskaintzen dituzte.
2012an, artistak La Fundação Joana Vasconcelos fundazioa sortu zuen. Bere eginkizuna da, bere lana kudeatzeaz gain, “Artearen bidea hautatu duten horiei laguntzea”, arteak eta kultur heziketa sustatuz. Zapien, grabatuen, harribitxien edo artistaren liburuen edizio mugatuak saltzeari esker, erakunde honetako ekimenetako asko ordaindu daitezke, maiz, artistak bere lana aurkezten duen lekuan bertan garatzen direla.
Esate baterako, haren jatorrizko herrialdea den Portugalen arteak unibertsitate mailan ikasteko bekak sortzeaz gain, eta Lisboako bere estudioan praktikak egiteko aukera eskaintzeaz gain, Vasconcelos-ek aurreko ikasturtean proiektu artistiko bat diseinatu zuen Nizako Akademiarekin lankidetzan, Lehen Mailako ikasle frantsesentzat. Hezkuntza erreminta eramangarri bat, geletan erabiltzeko sortuta, maleta edo kutxa itxurarekin. Kutxan arte-tailerrak garatzeko materialak eta artistaren katalogoak sartu zituzten, arte garaikidea ikasleei gerturatzeko elementu bideratzaile gisa. Nizan, Vasconcelos-ek, gaur egun, proiektu kolektibo batean parte hartzen du, hiriko metroaren linea berri baten geltokiak apaintzeko. Artista Ferberreko geltokiaz arduratzen ari da, itsas pasealekuan.
Horietaz gain, hainbat gairekin lotutako gizarte gaien alde egiten du ere, besteak beste: generoarekin lotutakoak, hezkuntza unibertsala, irisgarritasuna, haurren eskubideak edo hiesa, ELA edo minbizia bezalako gaixotasunak. Horretarako, Vasconcelos-ek bere irudi propioa erabiltzen du, eta ongintzarako hainbat enkantetan eta erakusketetan hartzen du parte, esaterako, Haurren garapenerako Portugaleko Elkartea, Buruko Osasunaren Nazioarteko Egunean antolatuta, edo desagertutako pertsonen aldeko Art Wars USA bezalako kanpainetarako egindako diseinu zehatzetan laguntza eskaintzen du. Azken kasu horretan, lankidetzan aritu ziren artistek Star Wars filme sail mitikoaren kasko bat kustomizatu eta ondoren enkantean eskaini egin zuten.