ANDREGAIA (A NOIVA), 2001−2005
Andregaia argi-armiarma itzel gisa ikus daiteke urrutitik. Lits distiratsuen ur-jauzi zuria eskaintzen dio gure begiradari. Baina hartara gerturatzerakoan, konturatzen gara beirazkoak edo kristalezkoak ziruditen milaka lits horiek lana osatzen duten emakumezkoen tanpoi aratzen plastikozko bilgarri gardenaren isla besterik ez direla. Ironiaren eta anbiguetatearen jarduera korrosiboaren bidez, pieza honen izenburuak agerian uzten du emakumezkoen sexualitate hipokrita eta erreprimituaren ohiko inposaketa.