Iraunkortasuna eta gizarte erantzukizuna
Gure Zeregina kontuan hartuta, garrantzizko kultur ondarea eraikitzen, kontserbatzen eta hori publikoari hurbiltzenlagundu behar dugu; era berean, ondarehori ikertu behar dugu, baita bertatikesanahiak atera eta ikuspegi didaktiko etaanitz batetik gizartera hurbildu ere.
Xede horrekin, kulturarekin etatolerantziarekin zerikusia duten balioak bultzatu nahi ditugu, eta hurbil duguntestuinguru sozio-ekonomikoaren eragileizan nahi dugu.
Konpromiso horiek hasiera-hasieran hartuzituen Museoak, sortu zenean, EuskalInstituzioen asmoa baitzen gizartea lehenmailako kultur azpiegitura batez hornitzeaeta ikuspegi urbanistiko, ekonomikoeta sozialetik Museoa Bilbo hiriaren eta inguruko komunitatearen eraldaketakonplexuaren eragile izatea.
Europako Batzordeak enpresen jardunak gizartearen onurarako izan behar duenareninguruan adierazitakoari jarraiki, eta guztiononerako bideratuta dagoen eta irabaziasmorik gabeko erakundea izanik, Museoakbetebehar juridikoetatik eta dagokionjardunetik harago joan nahi duela aditzeraematen du, gure kudeaketan ekonomiari,gizarteari eta ingurumenari dagozkionpolitikak eta kudeaketa sistemak aintzathartuz.
Irisgarritasuna
Guggenheim Bilbao Museoan pertsona guztiek kultur eta arte giroetan askatasunez parte hartzea nahi dugu; izan ere, egoera batzuetan urritasunen bat duten pertsonek, helduek nahiz haurrek, haien burua egoera okerragoan ikusten dute.
Europan hainbat eta hainbat ekimen egiten ari dira ondasunak eta zerbitzuak guztion eskueran jartzeko. Horien artean Euskadiko legeria, azken urteotan nabarmen aurrera egin duenak irisgarritasuna bultzatzeari begira (20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa).
“Bizitza sozialean eta komunitarioan sartzea eta parte hartzea, bidezko den helburua ez ezik, pertsona orok edozein gizarte aurreratutan duen nahia ere bada. Halere, sarri askotan, eskubide horietaz baliatzea zaildu eta eragotzi ere egiten dute fisikoak zein komunikaziozkoak diren oztopoek, pertsonak era normalean moldatzen ez baitute uzten. Gauzak horrela, ingurune fisikora eta komunikaziora irisgarritasuna izatea funtsezko elementuak dira, herritar guztiek oinarrizkotzat definitzen diren eskubideez gozatu dezaten ahalbideratzeko.”
Horretaz jabetuta, UNE 170.001-2 arauaren arabera irisgarritasun globala kudeatzeko sistema ezartzeari eta ziurtatzeari ekin genion; izan ere, aitzindari gara arau horri jarraiki irisgarritasuna kudeatzen, baita mundu osoan horretan jardun zuen lehenengo museoa ere.
Betetzen dugun estrategia honako hau da: bisitariak inoiz ez dira berdinak, bisitari bakoitza, duen hizkuntza, kultura, urritasuna, prestakuntza, adina eta abar dela eta, era desberdinean hurbiltzen da Museora. Hala, gure helburua da pertsona guztiek Museoaz gozatzea eta arteari buruz duten ezagutza areagotzea, eta horren ondorio izatea bisitaldi guztiz gogobetegarria.
Irisgarritasun sistema hori aztertu eta aplikatu ondoren ezarri dira pertsona ororen irisgarritasun maila Museoan hobetzeko neurriak, esaterako:
- ahots-sintetizadoreak jarri dira Museoko igogailuetan zenbait hizkuntzatan
- igogailuetako botoiak heltzeko moduko altuera egokian ipini dira, eta kartelak braillez
- komunak hobetu dira, haurrei pixoihalak aldatzeko guneak gehituz
- Entzungelako agertokiaren aurrealdera igotzeko plataforma jasotzailea jarri da
- gurpil-aulkiak edo eserlekuak daude pertsona zaharrentzako edo mugitzeko zailtasunak dituztenentzako; gainera, gurpil-aulkietan datozen pertsonen laguntzaileak doan sartzen dira
- multimedia-informazio guneak daude altuera desberdinetan
- entzuteko materialen idatzizko edizioak ere eskaintzen dira
- Museoko langileei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dira
- irisgarritasun gidaliburu bat argitaratu da
- zerbitzuak eta informazioa hainbat hizkuntzatan ematen dira
- seinalizazioa hobetu eta gehitu da
- ateak automatizatu dira
- zenbait oztopo arkitektoniko ezabatu dira
- Museoaren planoak braillez daude
- gidaridun bisitaldiak zeinu hizkuntzan ere ematen dira
- Museoko bideo-gidak eskura daude
Berrikuntza
Berritzea gauzak egiteko modu berri bat sortzea eta erabiltzea da, gauzak ikuspegi berrietatik asmatzea horiek errazagoak, azkarragoak, hobeak edo desberdinak izan daitezen.
Guggenheim Bilbao Museoak helburu estrategikoen artean du berrikuntzarekiko konpromisoa mantentzea eta horri jarraiki, geure herrialdera talentua eta aberastasuna dakarten proiektuen buru edo lagun izan ohi da. Hala, aliantzak sortzea proposatu du helburu hori betetzeko ekimen estrategikoak garatzeko asmoz.
Museoan ez dugu berrikuntza jorratzen berritzeagatik soilik, baizik askotariko helburuak lortzeko bitarteko gisa. Helburuok honako gaiak aipa ditzakete: geure produktuak (erakusketak, bildumak, hezkuntza-programak etab.), hartzaile-taldeak (publiko orokorra, Banakako Kideak, Kide Korporatiboak, Erakundeak etab.) eta lan-prozesuak.
Berritzeak ez dakar bakarrik teknologian inbertsio garrantzitsuak egitea, baizik gero eta anitzagoa eta zorrotzagoa den publiko bati artea gerturatzeko moduak berriz pentsatzea, publiko hori hezteko arlo desberdinetako ikuspegiak aurkitzea, edo geure kudeaketan partaidetza pribatua eta publikoa maila desberdinetan nahasten dituen eredu bat ezartzea.
Guretzat lanak, proiektuak eta baliabideak partekatzen dituen nazioarteko Sare batean oinarritzen den museo eredua da berritzailea. Berrikuntza ezarri dugu arte ardura arloak geure Bildumaren inguruan egiten duen ikerlanean, baita Artapen arloan eta Hezkuntza arloaren egitarauetan ere, eskari, eduki eta tresna berriei egokitzeko berritzen eta taxutzen baititugu. Era berean, gure gizarte eginkizunaren baitan daude berrikuntzaren baloreak, hala nola, aukeren eta generoen berdintasunean, heziketan edo aniztasunean eta, horrela, gizartearen eraldaketari laguntzen diogu.
Berrikuntzari esker, Museoa eguneratu egiten da, aldakorra den testuingurura egokitzen da, berriz definitzen du bere eginkizuna eta bere burua berriz itxuratzen du egoera eta eskakizun berriei aurre egin ahal izateko.
Konpromiso horretan sinesmen irmoa dugu eta, ondorioz, Museoak arlo horietan buru izateko sortzen diren ekimen sozialetan parte hartzen du (Innobasque).
Ingurumena
Ingurumena zaintzea da Guggenheim Bilbao Museoaren konpromisoetako bat, eta horrek eramaten gaitu garapen iraunkorraren printzipioak kontuan hartuta gure jarduna aurrera eramatera.
Horren harira ezarri ditugun neurriek helburu dute gure lanak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izatea eta ekosistema zaintzea, horrekin natura zaintzen eta ekoefizientzia, hain zuzen ahalik eta inpaktu txikienarekin baliabideetatik ahalik eta etekin handiena ateratzea, bultzatzen laguntzen baitugu.
Hasiera-hasieratik, Museoak ingurumenari dagozkion lege-eremu orotan bildutako arau guztiak bete ditu eta horiei lotutako baimen, lizentzia eta abarretatik eratorritako betekizunei erantzun die; konpromiso horiek beregain hartu eta ahal izan duen neurrian areagotu ditu.
Horrexegatik ezarri ditugu kutsadurari aurrea hartzeko, hondakinak kontrolatzeko eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko sistemak. Gainera, ingurumenaren aurrean dugun jarrerari jarraiki hartu genuen xede dagokion ziurtapena lortzea eta gure jarduna nazioarteko kalitate eta ikuskaritza estandarren pean zuzentzea.
Hala, ISO arauak eskatutako gidalerroak ezarri ondoren, 2004an, Museoak ISO 14.001 arauarekin bat zetorren ingurumenaren kudeaketa sistema aplikatu izanaren ziurtagiria lortu zuen.
Sistema horri esker, Museoaren jardunak eta zerbitzuek ingurumenean duten eragina kontrolatzeko azpiegitura bat dugu eta zeregin horretan etengabe hobetzeko kudeaketa eraginkorra.
Era horretan kutsadura eragotzi egiten dugu, ingurumenean izan dezakegun eragina kontrolatzen dugu, eta sortzen ditugun hondakinak gutxitzen ditugu, horiek egokiro kudeatuz.
Aipatzekoa da, gainera, Museoko langileengan eta hornitzaileengan ingurumenaren aldeko jarrera bultzatu dugula.
Arlo horretan hauek dira, besteren artean, hartu ditugun neurriak:
- energia optimizatu dugu eta energia elektrikoaren eta gasaren kontsumoa murriztu ditugu
- hondakinak gaika biltzen eta birziklatzen ditugu
- hondakin arriskutsuak kudeatzeko biltegi berezi bat gaitu dugu
- zaratak ingurunean duen eragina murriztu dugu
- isuriak saneamendu sarera bideratu ditugu (euri urak izan ezik)
- urtero bai kanpoko bai barruko ingurumen ikuskaritzak egin ditugu
- langileei sentsibilizaziorako prestakuntza eta komunikazioak zuzendu zaizkie
Ziurtagiriak eta kalitatea
Museoak kalitatearen ziurtagiriak jaso ditu honako eremuetan:
Ingurumena
Antolakuntzak ingurumena babesteko duen ardura dela eta, 2004an ISO 14.001 arauarekin bat zetorren ingurumenaren kudeaketa sistema bat ezartzeari lotutako ziurtagiria lortu genuen.
Sistema honek Museoaren jardunak eta zerbitzuek ingurumenean duten eragina kontrolatzeko azpiegitura ematen digu, eta eraginkortasunez eta etengabe mantentzen du dagokion zeregina.
ISO 14.001 kudeaketa sistema prozesu desberdinek eratzen dute; prozesuok bai kanpoan bai barruan ikuskatzen dira ingurumenari lotutako hobekuntzak ezartzeari eta arauak zorrotz betetzen direla ziurtatzeari begira.
Irisgarritasuna
2003ko abenduaren 19an, AENOR egiaztatze erakundeak UNE 170.001-2 ziurtagiria eman zion Guggenheim Bilbao Museoari; horrek irisgarritasun globala kudeatzeko sistema ezarri izana egiaztatzen du. Hala, Museoa Estatuan ziurtagiri hau lortu zuen lehenengo erakundea izan zen, baita DALCO baldintzak betetzen dituen Europako aurreneko enpresa ere.
Museoak irisgarritasun globala kudeatzeko hartutako sistema oraintsuko legeriarekin bat dator; izan ere, irisgarritasun fisikoaren kontzeptua zabaldu egiten da hor eta aukera berdintasuna, diskriminaziorik eza eta urritasunak dituzten pertsonen irisgarritasun unibertsala aintzat hartzen dira.
Webgunea
Guggenheim Bilbao Museoak garatu duen webguneak lehentasun gisa dauka bere edukien irisgarritasuna, W3C-ko (World Wide Web-erako partzuergoa) kide den WAI lantaldeak (Webaren Irisgarritasunerako Ekimena, www.w3.org/wai) ezarritako irisgarritasun-jarraibideak betez.
Familiarekiko arduratsu den enpresa
2009ko uztailean, Másfamilia Fundazioakbateragarritasunaren ziurtagiria, efr 1000-2 arauarekin bat datorrena, eman zion Guggenheim Bilbao Museoari. Hala, Euskal Herriko lehen kultur erakundea eta Estatuko bigarrena izan zen ziurtagiri hori lortzen. 2011ko maiatzeanjaso zuenberriz ere ziurtagiria; 2009koak baino emaitza hobeak izan zituengainera. Hartara, Museoak etengabe hobetzeko eta arlo honetan bikaintasuna lortzeko nahia erakutsi du.
efr ziurtagiriak enpresek euren langileen artean familia eta lan giroa bateragarri egiteko modeloa indarrean dutela bermatzen du. Guggenheim Bilbao Museoarentzat bateragarritasuna funtsezko helburua izan da pertsonen kudeaketan. Izan ere, sortu zenetik, Ehun pertsona, ehun salbuespen arau propioari jarraitu dio eta langileak sentsibilizatzen dihardu kultura hori sustatzeko.
Ziurtagiri horrek hobetzen jarraitzeko balio du; izan ere, erakundeari produktibitate adierazle hobeak lortzen uzten dio, baita langileen garapen pertsonal nahiz profesionala areagotzen ere.
ZILARREZKO Q
Museoaren kudeaketa eredua EFQM erabateko kalitate sisteman oinarritzen da: jarduna antolatzen du eta etengabeko hobekuntza du xede. 2004. urtearen amaieran, Museoak bere kudeaketa eredua kanpo azterketen menpe jartzea erabaki zuen, Euskalit erakundearen esku, eta Eusko Jaurlaritzaren “Zilarrezko Q” kalitate saria jaso zuen.
Guggenheim Bilbao Museoa aitzindari izan zen “Zilarrezko Q” saria jasotzen; izan ere, Europan ziurtagiri hau lortu zuen aurreneko museoa izan zen. Sari hori jasotzeak amaiera eman zion enpresa bikaintasunaren EFQM eredua jorratzen emandako lau urteko jardunari; urte horietan Museoaren Prozesuak identifikatu eta etengabeko hobekuntza zikloak ezarri genituen.
Gizarte erantzukizunada sistema honen zeharkako osagaietako bat. Horren bitartez, gure interes taldeen itxaropenak ezagutzen eta horiek betetzen saiatzen gara; hori lortzeko, ikuspegi etiko eta garden bat hartu dugu eta erakunde arduratsu garen aldetik, lortzen ditugun emaitzen berri ematen dugu.
EFQM sistema ezartzeak politika formalak bultzatu ditu eta horren ondorioz, ekintza zehatzak eraman ditugu aurrera garapen, ingurumen eta gizarte arloetan; horrek, era berean, zuzeneko onurak eragin ditu gizartean.
Boluntarioak
Guggenheim Bilbao Museoaren gizarte erantzukizunaren eta Zereginaren atala da artea eta kultura publiko anitzarengana hurbiltzea, eta hori Boluntarioen Programan, nazioarteko testuinguruan garatzen den kultur ekimenean, hezurmamitzen da.
2000. urtean hasi zen eta 2007an berriro taxutu genuen Programa hori Museoaren Lagunei dago zuzenduta; bada, talde horrek babes irmoa eman dio Museoari hasieratik, eta bertan garatzen diren jarduera guztietan laguntzeko eta parte hartzeko nahi bizia erakusten du, betiere gizartea hezteko konpromisoa ahaztu gabe.
Programa horretan Boluntarioek Museoko arlo desberdinetan ahal duten neurrian eta modalitate desberdinetan laguntzen eta parte hartzen dute.
Honakoak dira boluntarioek, gizartea hezteko konpromisoan Museoarekin elkarlanean arituz, betetzen dituzten zereginetako batzuk: Museoaren ekitaldi instituzionaletan eta protokoloari dagozkion horietan gonbidatuei orientazioa eta laguntza ematea; bisitariei eta Museoaren Lagunei erakusketen, jardueren eta zerbitzuen inguruko informazio orokorra ematea; eta adinekoen egoitzetan, aisialdi elkarteetan edo gizarteak baztertzeko arriskuan dauden taldeetan arte modernoari eta garaikideari buruzko hastapenezko hitzaldiak eta tailerrak ematea.
Optima programa
Optima taldeak 1999az geroztik dihardu lanean eta lanbide, familia, genero eta egoera zibil desberdinen ordezkari diren pertsonek osatzen dute. Hala, talde honen bitartez, Guggenheim Bilbao Museoak bateragarritasunaren eta berdintasunaren inguruan dituen ardurak adierazten ditu, eta aldizka aztertzen ditu haren helburuak ahalik eta ikuspegi zabalena hartzeko, haren asmoa baita generoa zeinahi izanda ere, bateragarritasuna Museoaren jarduna osatzeko aukera metodologiko gisa eskaintzea.
Oinarri horien eta Museoaren helburuen azken azterketaren emaitzen arabera, Museoaren sexu/genero sistema zuzena, bidezkoa eta solidarioa da.
Sariak
- Cambio 16 saria (arte saila), 1997
- Gebta saria, 1997
- Correo 97 saria, “Euskadiren sustapena”
- “1997ko ehun ideia onenak”, Actualidad Económica aldizkariak emana
- Síndic d’Honor 1998 saria, Consell de Síndics de l’ABC – Agrupació Borrianenca de Cultura erakundeak emana
- 1997. urteko diseinu onena gisa aipatu zuen Museoa Time aldizkariak
- “Prix International Bâtiment non résidential de l’année 1998”, Trends Top Construction-ek emana
- Aurrealde arin onenari lehen saria, VETECO azokak emana, 1998
- Harrizko eraikin onenari saria, PADek emana, 1998
- 1998ko Arkitekturaren eta artearen Friedrich Kiesler Preis saria, Frank O. Gehry-ri emana Guggenheim Bilbao Museoagatik
- “Comeravasa” saria, Cadena Cope irratiak emana, 1997
- VIII. Wintherthur–Economics saria Enpresa Mezenasgoari, 1998
- “Protagonistas del año” saria arte sailean, 1998
- Eusko Jaurlaritzaren “Turismo 1998” saria
- IberFAD-en iritziaren saria, FAD–Foment de les Arts Decoratives-ek emana, 1998
- “Sardina de Plata” saria, Santurtziko Zona 4 Merkatarien Elkarteak emana, 1998
- Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, 1998
- IV. “Puente de Alcántara” nazioarteko saria, 1999
- “1999 Illumination Design Award” saria, 1999
- “Global Award” saria, Editur aldizkariak emana, 1999
- “The New York Festivals” saria, Ruiz Nicoli-ri emana Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko bideoarengatik
- “2000 European Museum of the Year” saria, 2000
- “iBest” saria webgune onenari arte eta kultura sailean, 2000
- “Buber 2000” saria webgune onenari, 2000
- Euskadi Komunikazio Saria 2000, Euskadi Irratiak emana, 2000
- Epaimahaiaren sari berezia, OPC España-k urtero ematen dituen sariak, 2000
- “2001 Outstanding structure award” saria, IABSE elkarteak emana, 2001
- “Prix d’Excellence” saria, FIABCI federazioak emana, 2001
- “Premio Maravilla del Mundo Moderno” saria, Traveler Condé Nast aldizkariak emana, 2002
- Buber 2002 saria euskal kultura-webgune onenari, 2002
- UNE 170001-2 ziurtagiria irisgarritasuna kudeatzeko sistema globalari, 2003
- “Obert Plant Maresme 2004” saria lorezaintza monumentalari, 2004
- ISO 14001 ziurtagiria ingurumen kudeaketari, 2004
- “Enpresa babesa eta mezenasgoa Espainian, enpresaren gizarte erantzukizunaren testuinguruan” saria BBKri emana, kultura sailean, Artea ikasbide hezkuntza-programa babesteagatik, 2004
- Euskalit-en zilarrezko “Q” saria, 2004, Euskalduna Jauregian jasoa
- Merezimendu Turistikoaren Plaka, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak emana, 2005
- Novia Salcedo Fundazioaren aipamena, 2005
- ASCOBI-BIEBA 2006 (Bizkaiko eraikitzaileen eta sustatzaileen elkartea) saria, 2006
- “Expansión 20 años” publizitate saria jatorrizko iragarki onenari, Expansión egunkariak emana, 2006
- XVI. Espainiako Enpresen Babes eta Mezenasgoaren sariak erantzukizun sozial korporatiboaren esparruan saria. Finalistak: Arcelor, Museoak eta Kultur Erakundeak-Kultura Sailean, Guggenheim Bilbao Museoan egindako lanagatik, eta Guggenheim Bilbao Museoko Boluntarioak, Pablo Durán Thornberg sailean
- “La Ría del Ocio” saria, 2007
- “Maestro Escudero de las Artes 2007” saria, Fundación Museo Benedicto-k emana, 2007
- Euska Herritar Unibertsala 2007 saria, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak emana, 2007
- “Ohorezko Makila” saria, Bilboko Merkataritza Ganberak emana, 2007
- “El Correo Digital” saria euskal webgune onenari (Aisia eta zerbitzuak saila), 2008
- “Urrezko Eguzkia” saria Publizitate-Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrean (Surrealismoarengauzak erakusketarako iragarkiagatik), 2008
- Brontzezko saria El Ojo de Iberoamérica jaialdian Surrealismoaren gauzak erakusketaren telebistarako iragarkiagatik, 2008
- Brontzezko Laus saria Surrealismoaren gauzak erakusketaren telebistarako iragarkiagatik, 2008
- “Zilarrezko Eguzkia” saria (Jendearekiko Harremanak, “Erakundeekiko eta Komunitatearekiko Harremanak” kategorian) Hamargarren Urteurrenaren kanpainari, 2008
- “Euskal Makila” saria, Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak emana, 2008
- BilbaoCentro Merkatari Elkartearen saria, 2008
- “Montgomery Kent” saria, APCP-Asociación de Productoras de Cine Publicitario-k emana, Surrealismoaren gauzak erakusketarako iragarkiagatik, 2009
- Brontzezko saria nazioarteko FIAPen (Publizitatearen Jaialdi Iberoamerikarra), zinema-ziklo surrealistaren iragarkiagatik, 2009
- Brontzeko saria nazioarteko FIAPen (Publizitatearen Jaialdi Iberoamerikarra) Surrealismoaren gauzak erakusketaren telebistarako iragarkiagatik, 2009
- EFR (Familiarekiko arduratsu den enpresa) bateragarritasun eta berdintasun ziurtagiria, AENORek eta Fundación Másfamilia-k emana, 2009
- Guggenheim Bilbao Museoaren webgunearentzat saria azken 20 urteotako webgune onenetakoari, Industria, Turismoa eta Merkataritza Ministerioak emana, 2009
- Nazioarteko Protokoloaren saria, 2009
- “Bilbotarra” saria, Mujer SXXI-Emakume Enpresari eta Profesionalen Elkarteak emana, 2009
- Brontzezko BestPack saria ©MURAKAMI erakusketaren kanpainagatik, 2010
- Brontzezko Laus saria ©MURAKAMI erakusketaren kanpainagatik, 2010
- Jasangarritasunari saria, II. Bizkaia Sarean 2012 Enpresa Sariketa
- Descubrir el Arte aldizkariaren saria
- 2012ko Tripadvisor bikaintasun ziurtagiria
- Buber 2012 saria, webgune onenari
- Capital aldizkariaren Capital Ciudad de Bilbao saria, Bilboko irudi onena kanpoan zabaltzen duenari
- Laus de bronce 2013 saria Museoaren webguneari, “sakelako euskarritara hoberen egokitutako webguneari
- 2013ko Tripadvisor bikaintasun ziurtagiria
- Tripadvisor-en Travellers’ Choice 2013 izendapena, Guggenheim Bilbao Museoa Espainiako onenetakoen artean laugarrena zela zehaztu zuen
- The world most beautiful buildings artikuluan Lonelyplanet-ek Guggenheim Bilbao Museoa sartu zuen munduko eraikinik ederrenetakoen artean
- Familiarekiko Arduratsu den Enpresa izendapena berriro ere, 1000-2 araua betetzeagatik