
Yoga familiartean
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.
Mark Rothkoren Titulurik gabea obran agertzen diren gorri eta laranja sutsuek hemendik aurrera egunak gero eta eguzki-argi ordu gehiago izango dituela gogoraraziko digute. Udaberriari harrera egiteko gorputza eta bihotza prestatzeko unea da. Urtaro horren energia gogorarazten diguten asanak praktikatuko ditugu: mugimendu kontzientea eta arnasketa-teknikak konbinatuko ditugu, eta horiek udaberriko urtaroarekin lotutako lasaitasun-espazio batera eramango gaituzte bidaia sinboliko batean. Ariketa horien bitartez, haurrek erlaxatzen eta beren gorputza hobeto hautematen ikasteaz gain, inguruneari erreparatzeko eta hura ulertzeko gaitasuna areagotuko dute.
Familiartean egiteko jarduera honek partekatzea eta konektatzea eskatzen du, jolasez gozatuz artearen eta guztiontzako moduko yoga mugimenduen bidez. Arteak mesede egiten die gure ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen eta sormen-esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzen laguntzen die bai haurrei, bai haiekin batera datozen helduei.
Saioaren gidariak: Ismene Madariaga, Eliezer Ruiz
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.