Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Yoga-en-familia
Familiak
Apirilak 6, igandea

Yoga familiartean

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Eduardo Chillidaren eskulturek gure gorputzarekin eta besteekin konektatzera gonbidatzen gaituzte. Bikoteka jolastuko dugu, aurkakoen arteko oreka sentitzeko. Euskal eskultorearen obraren bitartez, kontrasteak aztertuko ditugu; hala nola, hauskortasuna eta sendotasuna, beroa eta hotza, handia eta txikia. Eskultura bizi bilakatuz dibertituko gara, askatasunez adieraziz eta izateko modu berriak aztertuz.

Besarkadaren energia gogorarazten duten asanak praktikatuko ditugu;  mugimendu kontzientea eta arnasketa-teknikak konbinatuko ditugu, eta horiek lasaitasun-espazio batera eramango gaituzte bidaia sinboliko batean. Ariketa horien bitartez, haurrek erlaxatzen eta beren gorputza hobeto hautematen ikasteaz gain, inguruneari erreparatzeko eta hura ulertzeko gaitasuna areagotuko dute.

Familiartean egiteko jarduera honek partekatzea eta konektatzea eskatzen du, jolasez gozatuz artearen eta guztiontzako moduko yoga mugimenduen bidez. Arteak mesede egiten die gure ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen eta sormen-esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzen laguntzen die bai haurrei, bai haiekin batera datozen helduei.

Saioaren gidaria: Ismene Madariaga
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.