
“Sukalderaino”: bakailao mokaduen dastaketa
Prezioa
33,25 € Lagunek
Lekua
Lekua: Nerua Guggenheim Bilbao jatetxea
Nerua Guggenheim Bilbaoren eskutik, bakailao mokaduak dastatu ahal izango dituzue Gorka Izagirre upategiko ardoekin lagunduta.
Bakailaoa bezalako produktuak funtsezkoak izan dira “euskal sukaldaritza berria” deiturikoan, zeinaren jatorria etxeetan eta errezeta tradizionaletan aurkitzen den. Neruaren “Sukalderaino” esperientzia berri honetan, bertaratzen direnek elikagaien prestaketan parte hartuko dute, bakailaoa protagonista izanik. Neruaren sukaldean egingo den topaketa berezi honetan, produktu hori bertsio, forma eta zapore desberdinetan nola lantzen den ikusiko dugu, hori guztia Gorka Izagirre upategiko ardoekin uztartuta.
Intolerantziaren bat izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mesedez helbide honetara: daniel@nerua.com
Ordua: 18:30
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Lagunentzat eta haiekin batera datozenentzat soilik
Prezioa
33,25 € Lagunek
Lekua
Lekua: Nerua Guggenheim Bilbao jatetxea