Bourgeois L  Mamá Maman 1999 scaled

Eurak bidean familientzako

Ongi etorri Bilboko Guggenheim Museora!

Ez galdu aukera eraikin harrigarri hau bisitatzeko eta bertan ikusgai dauden artelan zoragarriak ikusteko. Ibilbide honetan proposatzen dizkizuegun artista guztiak emakumeak dira, ideia bikain eta ausartak dituztenak,… esploratzaileak bailiran!

MAPA

Ama armiarma bat da?
Bourgeois L  Mamá Maman 1999 scaled

Ama armiarma bat da?

Terraza itsasadarraren ondoan.

Museora sartu, igaro Atriotik eta irten terrazara. Hemendik, hurbiltzen ari dela dirudien armiarma erraldoi bat ikusiko duzu.

Louise Bourgeoisi material desberdinekin lan egitea eta ikuslea inguratzen eta babesten duten lanak egiteko bideak esploratzea gustatzen zitzaion. Ama armiarma handi bat da, brontzez egina eta hanka luze eta finekin.

Zergatik deitzen da eskultura hau Ama? Ama bat gogorarazten dizu? Artistaren amak tapizak ehuntzen zituen, hariz ehundu ere, armiarmek bezala!

Museotik irteten zaretenean, hurbildu Ama eskulturara, jarri haren azpian eta begiratu gora. Zer ikusten duzu? Zergatik uste duzu artistak hori gehitu zuela?

Louise Bourgeois, Mamá (Maman), 1999
Brontzea, marmola eta altzairu herdoilgaitza
927 x 891 x 1023 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Pentsatu desio bat
Árbol de los deseos para Bilbao | Yoko Ono | Guggenheim Bilbao Museoa

Pentsatu desio bat

Terraza, bigarren solairua.

Yoko Ono interes asko dituen artista japoniarra da: artea, zinema, musika… Eta dena esperimentu bat balitz bezala egiten du, esplorazio bat bezala!

Bakearen, giza eskubideen eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista ere izan da.

Munduko bakearen aldeko obra da hau, eta zuek ere parte har dezakezue. Batzuetan, bake-nahiak idatzi eta eskegi ditzakezue. Beste batzuetan, zuhaitzari xuxurlatu diezaiokezue zuen nahia.

Animatu eta parte hartu!

Yoko Ono, Bilborako nahien zuhaitza (Wish Tree for Bilbao), 1996/2014
Eskuz idatzitako eta markoztatutako testua, olibondoa, lurra, zurezko loreontzia, atrila, etiketak eta boligrafoak
Neurri aldakorrak
Guggenheim Bilbao Museoa

Bla, bla, bla
Like Beauty In Flames

Bla, bla, bla

Hirugarren solairuko balkoia.

Jenny Holzerrek hitzak erabiltzen ditu adierazteko bide gisa. Bere lanetan gerren kontrako eta pertsona ahulenen aldeko mezu laburrak irakur ditzakegu, baita Holzerren pentsamenduen eta sentimenduen inguruko mezuak ere.

Mezuok partekatzeko, eta arreta erakartzeko, oso euskarri originalak erabiltzen ditu, hala nola: pantaila elektronikoak, proiekzio erraldoiak, errotulu digitalak eta baita marmol hotzez egindako bankuak ere!

Balkoiko barandara kontu handiz hurbildu. Pertsona helduren batek mugikorrarekin LIKE BEAUTY IN FLAMES lan digitala ikusteko aplikazioa deskarga dezan animatzen zaituztegu.

Holzerrek errealitate areagotua erabiltzen du eraikinarekin “hitz egiteko”. Errealitate areagotuko bi obra Museo barrualdeko eta kanpoaldeko kokapen zehatzetan aktibatzen dira; eta hirugarrena munduko edozein tokitatik aktiba daiteke!

Jenny Holzer
Like Beauty in Flames
2021
Errealitate areagotuko aplikazioa
Guggenheim Bilbao Museoa

XX. eta XXI. mendeetako emakume artista garrantzitsuenen lanak ikusi berri dituzue. Askoz ere gehiago daude! Ziur gaude gehiago ezagutu nahi izango dituzula!

Espero dugu esperientzia honekin gozatu eta ikasi izana. Laster arte!

Beste ibilbide batzuk