Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
2025.02.21 - 2025.06.01
Tarsila do Amaral (Tarsila izen artistikoz ezaguna) Brasilgo modernismoaren figura nagusietako bat izan zen, eta obra original eta iradokitzailea sortu zuen iruditeria indigena eta herrikoian ez ezik, eraldaketa bizian zegoen herrialde hartako dinamika modernizatzaileetan ere oinarrituta.
1920ko hamarkadan, São Pauloren eta Parisen artean bizi zela, Tarsilak bi kultura-hiriburu horietako abangoardien arteko zubi gisa jardun zuen, eta garai hartan Frantziako hiriburuan modan zeuden kubismoaren eta primitibismoaren galbahetik pasatu zuen bere unibertso ikonografiko brasildarra. Tarsilaren pintura Pau-Brasil eta antropofagia mugimenduen inspirazio-iturri izan zen. Mugimendu horiek kultura eta arraza anitzeko “benetako” Brasil bat bilatzen zuten herrialdearen eta Europako kolonizazioaren “zentroen” arteko harremana berregiteko helburuarekin.
Tarsilaren 1930eko hamarkadako obren dimentsio militanteak eta hirurogeiko hamarkadara arte haren gizarte- eta hiri-ingurunearen eraldaketa sakonetan laguntzeko izan zuen gaitasunak berretsi egiten dute bere garaiarekin bat zetorren obra haren indarra. Gainera, Tarsila beti agertu zen berritzeko prest, emakume artista emantzipatu eta independente gisa sasoiaren eta testuinguruaren arabera bizi behar izan zituen baldintza ezegonkorrak gorabehera.
Tarsila do Amaralek hain ongi irudikatu zuen eta sortzen lagundu zuen Brasilgo modernitatean murgiltzeko gonbidapena luzatzen digu artistaren lanak, eta Brasilen zein Europan oraindik ere gaurkotasun handia duten identitate- eta gizarteauziak pizten dituen eta beti eztabaidagai den kontzeptu horren konplexutasun osoa jartzen digu agerian.
Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta le GrandPalaisRmn-ek antolatu dute
Aretoak: 201, 202, 203
Komisarioak: Cecilia Braschi eta Geaninne Gutierrez-Guimarães
Egoitzak: Musée du Luxembourg, Paris; Guggenheim Bilbao Museoa
Tarsila do Amaral
Posta-txartela (Cartão postal), 1929
Olio-pintura mihise gainean, 127,5 x 142,5 cm
Bilduma pribatua, Rio de Janeiro
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: Jaime Acioli
Bisita birtuala

Erakusketa

Tarsila do Amaral
Autorretratua (Manteau rouge) [Auto-retrato (Manteau rouge)], 1923
Olio-pintura mihise gainean
73 × 60,5 cm
Museu Nacional de Belas Artes / Ibram, Rio de Janeiro
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: © Museu Nacional de Belas Artes/Ibram, Rio de Janeiro / Jaime Acioli
Tarsila do Amaral
Autorretratua I (Auto-retrato I), 1924
Olio-pintura kartoi gainean, aglomeratu panel gainean muntatua
41 x 37 cm
Acervo Artístico-Cultural dos Palácios do Governo do Estado de São Paulo, São Paulo
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: © Artistic-Cultural Collection of the Governmental Palaces of the State of São Paulo / Romulo Fialdini


Tarsila do Amaral
Palmondoak (Palmeiras), 1925
Olio-pintura mihise gainean
87 × 74,5 cm
Colección Evelyn e Ivoncy Ioschpe, en depósito en la Pinacoteca do Estado de São Paulo, São Paulo
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos S.A.
Argazkia: © Sergio Guerini
Tarsila do Amaral
Titulurik gabeaz, Blaise Cendrarsen Feuilles de route libururako ilustrazio-proiektua
Tinta paper gainean
26,6 × 20,3 cm
Bibliothèque nationale suisse, archives littéraires suisses, Berna,
fonds Blaise Cendrars
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos S.A.
Argazkia: Gunter Lepkowski, Berlín


Tarsila do Amaral
Inauteriak Madureiran (Carnaval em Madureira), 1924
Olio-pintura mihise gainean
76 x 63,5 cm
Fundação José e Paulina Nemirovsky, gordailuan hemen: Pinacoteca do Estado de São Paulo
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: © Pinacoteca de São Paulo / Isabella Matheus
Tarsila do Amaral
Fruta-saltzailea (Vendedor de frutas), 1925
Olio-pintura mihise gainean
108 x 84,5 cm
Bilduma: Gilberto Chateaubriand, Museu de Arte Moderna, Rio de Janeiro
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: © Gilberto Chateaubriand MAM Rio de Janeiro / Romulo Fialdini & Valentino Fialdini


Tarsila do Amaral
Langileak (Operários), 1933
Olio-pintura mihise gainean
150 x 205 cm
Acervo Artístico-Cultural dos Palácios do Governo do Estado de São Paulo, São Paulo
© Tarsila do Amaral Licenciamento e Empreendimentos SA
Argazkia: © Artistic-Cultural Collection of the Governmental Palaces of the State of São Paulo / Romulo Fialdini the State of São Paulo / Romulo Fialdini