kandinsky
Iragandako erakusketa

Kandinsky

2020.11.20 - 2021.05.23

Vasily Kandinsky, abstrakzioaren aitzindaria eta estetikaren teorialari ezaguna (Mosku, 1866–Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944), XX. mende hasierako artistarik berritzaileenetako bat izan zen. Margolaritza mundu naturalarekin zituen loturetatik askatzeko xedea zuelarik, artistaren “barne-premian” soilik oinarritutako gai berriak aurkitzen saiatu zen, eta auzi hori bere bizitza osoan izango zuen gogoan.

1900 eta 1910eko hamarkadetan, Munichen bizi zelarik, kolorearen eta konposizioaren adierazkortasun-aukerak aztertzen hasi zen Kandinsky. Hala ere, 1914an Lehen Mundu Gerra hasi, eta Alemaniatik alde egin behar izan zuen. Bere jaioterrira itzuli zenean, Moskura, Kandinsky errusiar abangoardiaren kutsu utopikoko esperimentuak hasi zen haren pintura-hiztegian islatzen, forma geometrikoei garrantzi handia emanez, hizkera estetiko unibertsal bat osatzeko helburuarekin. Ondoren, Alemanian bueltan, Bauhausarekin elkartu zen Kandinsky, irakasle gisa. Izan ere, arte eta diseinu aplikatuko eskola haren oinarrian zegoen ustea partekatzen zuen: arteak gizakia eta gizartea eraldatzeko ahalmena zuela, alegia. Berriz ere Alemaniatik alde egin behar izan zuen 1933an, Bauhausa itxi egin baitzuten nazien presiopean, eta Kandinsky Parisko kanpoaldean finkatu zen, non, biomorfismoa baliatuz, surrealismoaren eta natura-zientzien eragina agerian uzten zuen ikonografia bat landu baitzuen.


Kandinskyren istorioak lotura estua du New Yorken 1937an eratutako Solomon R. Guggenheim Foundation-en istorioarekin, beste edozein artistarenak baino gehiago. Fundazioaren sortzailea, Solomon R. Guggenheim industria-gizona, 1929an hasi zen Kandinskyren lanak biltzen, eta hurrengo urtean Dessauko Bauhausen ezagutu zuen artista. Honako erakusketa honek fundazioak dauzkan funts zabaletatik datozen lanak aurkezten ditu, eta guztiz ilustratzen du margolariaren ibilbide garrantzitsua.

—Megan Fontanella, Arte-arduraduna, Arte moderno eta artelanen jatorria, Solomon R. Guggenheim Museum, New York

Solomon R. Guggenheim Foundation-ek antolatua, New York

Vasily Kandinsky
Lerro beltzak (Schwarze Linien), 1913ko abendua
Olio-pintura mihise gainean, 130,5 × 131,1 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze bilduma, dohaintza 37.241
© Vasily Kandinsky, VEGAP, Bilbo, 2020

Bisita birtuala

Kandinsky erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
kandinsky-virtual

Erakusketa

Hasiera: Munich

305–306 Aretoa
Paisaje con chimenea

Vasily Kandinsky
Paisaia fabrika baten kebidearekin (Landschaft mit Fabrikschornstein), 1910
Olio-pintura mihise gainean
66 × 81,9 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze bilduma, dohaintza (41.504)

Varios círculos

Vasily Kandinsky
Zenbait zirkulu (Einige Kreise), 1926ko urtarrila–otsaila
Olio-pintura mihise gainean
140,7 × 140,3 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze bilduma, dohaintza 41.283

461022 ph

Vasily Kandinsky
Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa
Haredun olio-pintura mihise gainean
81 × 100 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze bilduma 46.1022

Erakusketaren irudiak Museoan

004Galerias Kandinsky
128Galerias Kandinsky
126Galerias Kandinsky
117Galerias Kandinsky
113Galerias Kandinsky

Artista

12 589159 1

Kandinsky, Vasily

Mosku, 1866 | Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944

Vasily Kandinsky 1866ko abenduaren 16an jaio zen Moskun. Bertako unibertsitatean, zuzenbide- eta ekonomia-ikasketak egin zituen 1886tik 1892ra, eta, lizentzia eskuratu ondoren, eskolak eman zituen. 1896an, uko egin zion irakasle-postu bati, eta...

Ezagutu artista

Partekatu

Gure dendako produktuak