Napoliko gizona | Jean-Michel Basquiat | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia

2015.07.03 - 2015.11.01

Jean-Michel Basquiat (1960-1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta txikitatik nabarmena izan zen adimen-gaitasun eta arterako trebetasun handia zuela, zeina amak sustatu zuen.

Basquiaten izena handitzen joan zen Ipar Amerikan eta Europan erakusketak egiten zituen heinean, eta, denbora gutxian, artista emankor eta kultura arloko pertsonaia ezagun bihurtu zen. Inor etxera edo estudiora bisitatzera joaten zitzaionean, inguruko ideiak baliatzen zituen inspiraziotzat: gonbidatuekin hitz egin, musika entzun zein telebista ikusi bitartean margotzen zuen.


Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen: haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu. Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan.

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia Basquiaten lan berritzailearen alderdi batzuk aztertzen ditu, eta artistaren ehun margolan eta marrazki inguru erakusten ditu.

Erakusketa hau Art Gallery of Ontario-k antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

 

Jean-Michel Basquiat
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Akrilikoa eta collagea zur gainean
122 x 244.5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© The Estate of Jean-Michel Basquiat

Erakusketa

4. zenbakia

Jean‐Michel Basquiat
4. zenbakia (Number 4), 1981
Akrilikoa, olio-barra eta paperen collagea mihise gainean
167 x 137 cm
Honen bilduma: Andre Sakhai, honen eskaintza: Marianne Boesky Gallery, New York
Argazkia: Jason Wyche
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Ringa

Jean-Michel Basquiat
Ringa (The Ring), 1981
Akrilikoa eta olio-barra mihise gainean
152,4 x 121,9 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: Acquavella Galleries
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Polizia beltz baten ironia

Jean-Michel Basquiat
Polizia beltz baten ironia (Irony of a Negro Policeman), 1981
Akrilikoa eta margoa mihise gainean
183 x 122 cm
Bilduma pribatua
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Autorretratua

Jean-Michel Basquiat
Autorretratua (Self-Portrait), 1983
Akrilikoa paper gainean, ohol gainean muntatua
91,5 x 61 cm
Thaddaeus Ropac Bilduma, Paris-Salzburgo
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Six Crimee

Jean-Michel Basquiat
Six Crimee, 1982
Akrilikoa dentsitate handiko zurezko zuntz panel gainean
Hiru panel
183 x 366 x 2,5 cm guztira
The Museum of Contemporary Art, Los Angeles, the Scott D.F. Spiegel Collection
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Adituen mahai ingurua

Jean-Michel Basquiat
Adituen mahai ingurua (A Panel of Experts), 1982
Akrilikoa eta pastela paper gainean, mihise gainean muntatua
152,4 x 152,4 x 4,5 cm
Montreal Museum of Fine Arts
Honen dohaintza: Ira Young
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Irabazi milioi bat dolar

Jean-Michel Basquiat and Andy Warhol
Irabazi milioi bat dolar (Win $ 1´000´000), 1984
Akrilikoa mihise gainean
170 x 288,5 cm
Bischofberger Bilduma, Suitza
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Heroikoa

Jean-Michel Basquiat
Heroikoa (Eroica), 1987
Akrilikoa, olio-barra eta fotokopien collagea paper gainean, mihise gainean muntatua
228,5 x 271,5 cm
Bilduma pribatua
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Artista

Jean-Michel Basquiat | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

Basquiat, Jean-Michel

Brooklyn, New York, 1960 | New York, 1988

1960 Abenduaren 22an jaio zen Brooklynen (New York), aita, Gérard, haitiarra zuen eta ama, Matilde, puertorricar jatorrikoa. 1974 Aitaren lana zela eta, bi urtez bizi zen Puerto Ricon.

Ezagutu artista

Partekatu