MARROKERIETAN:MARRAZKIAK ETA ZIRIKATZEAK

“Basquiaten ustez marrazki eta salgai ezagun hauek argi eta garbi islatzen dituzte gizartean errotutako ongiaren eta gaizkiaren irudikatze dogmatiko zein okerrak, arrazakeria eta diskriminazioa”.
—Richard D. Marshall, arte-arduraduna eta -historialaria

Haurtzaroan, Basquiat artean iaioa zen, eta komiki-marrazkilaria izan nahi zuen. Lan hauetan, komikietako irudiak hartu eta bestela erabili zituen, narrazio iraultzaileak sortzeko. Artistak askotariko ateak eskaini zituen lan hauetan murgiltzeko: irudi murriztuak eta ezagunak dira, beraz, ulerterrazak. Ironiaz beteta daude Basquiaten komikietako moduko marrazki hauek: ikur ezagunak gizarte-arazo garrantzitsuen ondoan daude. Pertsonaiak, hasiera batean, komikoak badirudite ere, haien ezaugarri sadikoak azpimarratu zituen Basquiatek. Pertsonaiak marrokerietan dabiltza: ezagutza sekretuak dituzten jainko-jainkosak dira, eta arauei muzin egiten diete eta jokabide ez ohikoak dituzte. Artistak berak egin zuen moduan, Basquiaten komiki-marrazkiek forma ugari hartzen dituzte eta ez dira soilik eginkizun jakin batera murrizten.