HISTORIAK ALDARRIKATZEN
“Margolan hauek ikusteko eta ulertzeko, beltzen bizitzaren tragikotasuna onartzeko prest egon behar dugu.”
—Bell Hooks, idazlea, aditua eta aktibista
Basquiaten lanek behin eta berriz azpimarratzen zuten, Ferguson-en (Missouri) eta Ipar Amerikako beste leku batzuetan oraintsu egondako manifestazioetako pankartek bezala, beltzen biziak balioa zuela. Artistak egunero arrazismoari eta hipokresiari aurre egin behar izaten zion: arte giroan txalotutako artista zen, baina ezin zuen taxirik lortu New Yorken. Bizipen horiek beltzen historia eta afrikar diaspora iturri dituzten margolan kartsuetara eraman zituen. Basquiaten geruza askoko pintura horiek esklabutza eta kolonialismoa ikertzen dituzte, eta gaur egungo ekintza arrazistekin lotzen dituzte antzinako jazarpen horiek, esaterako, poliziaren bortizkeriarekin. Gai horiek jorratzean, Basquiat aldaketa-eragile bihurtzen da.