DUALTASUNAK ETAIDENTITATEBIKOITZAK
“Justaposizio hauen gatz harrigarriak inguruko gertakizunetan argi-izpi bat igor dezake”.
—Rene Ricard, poeta eta artista
Lan hauetan, Basquiatek pertsonak eta objektuak elkartu zituen, baina haien arteko lotura ez da argia, tentsioa eragiteko eta ikusten duguna zalantzan jartzeko. Sarritan esan ohi da Basquiat bi mundutan bizi zela: alde batetik mundu baten barruan zegoen (insider bat zen), eta, beste batetik, mundu horretatik kanpo (outsider bat zen). Artistarentzat, baina, dualtasunaren kontzeptua konplexua zen: identitatearekin zerikusia zuen, baina baita aberastasunaren eta klasearen gizarte-sistemekin ere.
Zuriaren eta beltzaren, ilunaren eta argiaren arteko ideiak berreskuratu zituen lan hauetan, eta beste modu batean aurkeztu zituen, ongiaren eta gaizkiaren arau eta ideia jakin batzuk zalantzan jartzeko. Margolanetako batzuetan sakon errotutako gatazkak agertzen dira; beste batzuek, aldiz, laguntasunaren inguruko irudiak jasotzen dituzte. Osagai oso ezberdinak uztartzean, Basquiatek aditzera eman zuen aurkako indarrak batu daitezkeela osotasun bat eratzeko.