image
Iragandako erakusketa

Espresionismo Abstraktua

2017.02.03 - 2017.06.04

Bigarren Mundu Gerra inguruko eta free jazzaren eta beat belaunaldiko poesiaren urteetako aztoramen garaian, zenbait artistak, Pollockek, Rothkok eta De Kooningek, besteak beste, ezarrita zeuden konbentzioak hautsi zituzten, pinturan konfiantzazko aldi berri bati hasiera emateko. Espresionismo Abstraktua 1940ko hamarkadan New Yorken bizi ziren artista batzuen esperientzia komun baten emaitza izan zen; lagunak izan ziren batzuk, baina bakoitzak bere estilo propioa eta berezia garatu zuen. Kubismoaren eta Surrealismoaren ondoren gertatu ez bezala, Espresionismo Abstraktuak, antza denez, ez zion inongo formula finkori jarraituko.

Espresionismo Abstraktua funtsezkoa izan zen XX. mendeko artearen eboluzioan. Hala eta guztiz ere, harrigarria dirudien arren, Europan ez da mugimendu honen inguruko erakusketa handirik egin 1959az geroztik. Erakusketa handi honek 130 pintura, eskultura eta argazki baino gehiago biltzen ditu, mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetakoak, eta mugimendu honi lotutako artista iparramerikar ospetsuenen maisulanak ere aurkezten ditu —Willem de Kooning, Arshile Gorky, Philip Guston, Franz Kline, Joan Mitchell, Robert Motherwell, Barnett Newman, Jackson Pollock, Mark Rothko, Aaron Siskind, David Smith eta Clyfford Still—, baita hain ezagunak ez izan arren garrantzi handikoak diren beste batzuk ere.


Hautaketa honek Espresionismo Abstraktuaren berriz aztertu nahi du, maiz osotasun bat balitz bezala hartu ohi bada ere, gertakari zeharo konplexua, aldakorra eta poliedrikoa izan zela aditzera emanez. Gainera, Espresionismo Abstraktua New York hiria erdigune izan zuelako ideia berrikusten du eta Mendebaldeko Kostako zenbait artista barne hartzen ditu —Sam Francis, Mark Tobey eta Minor White, besterena artean—.

Londresko Royal Academy of Artsek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.

Clyfford Still
PH-950, 1950
Olio-pintura mihise gainean, 233,7 x 177,8 cm
Clyfford Still Museum, Denver
Honen eskaintza: Clyfford Still Museum, Denver, Colorado
© City and County of Denver, VEGAP, Bilbao, 2016

Erakusketa

Loreen errotako ura

Arshile Gorky
Loreen errotako ura (Water of the Flowery Mill), 1944
Olio-pintura mihise gainean
107,3 x 123,8 cm
The Metropolitan Museum of Art, New York, George
A. Hearn Fund, 1956 (56.205.1)
© Estate of Arshile
Gorky/VEGAP, Bilbo, 2016
Argazkia: © 2016. Image © The Metropolitan Museum of Art/Art Resource/Scala, Florence

Titulurik gabea (Emakume bat basoan)

Willem de Kooning
em>Titulurik gabea (Emakume bat basoan) [Untitled (Woman in Forest)], ca. 1963–64
Olio-pintura paper gainean, masonita gainean muntatua
73,7 x 86,4 cm
Bilduma pribatua
© The Willem de Kooning Foundation, New York /VEGAP, Bilbo, 2016

PH-950

Clyfford Stil
PH-950, 1950
Olio-pintura mihise gainean
233,7 x 177,8 cm
Honen eskaintza: Clyfford Still Museum, Denver, Colorado
© City and County of Denver, VEGAP, Bilbo, 2016

mandres

Joan Mitchell Mandres, 1961–62
Olio-pintura mihise gainean
222 x 200,7 cm
Bilduma pribatua, honen eskaintza: McClain Gallery © Estate of Joan Mitchell

Horma irudia

Jackson Pollock
Horma irudia (Mural), 1943
Olio-pintura eta kaseina mihise gainean
243,2 x 603,2 cm
The University of Iowa Museum of Art. Honen dohaintza: Peggy Guggenheim, 1959.6
© The Pollock-Krasner Foundation, VEGAP, Bilbo, 2016

Izarren kaiola

David Smith
Izarren kaiola (Star Cage), 1950
Altzairu margotua eta orraztua
114 x 130,2 x 65,4 cm
Frederick R. Weisman Art Museum at the University of Minnesota, Minneapolis. The John Rood Sculpture Collection
© The Estate of David Smith, VAGA, New York / VEGAP, Bilbo, 2016

Zerrenda horia

Mark Rothko
Zerrenda horia (Yellow Band), 1956
Olio-pintura mihise gainean
218,8 x 201,9 cm
Sheldon Museum of Art, University of Nebraska – Lincoln. Sheldon Art Association, Thomas C. Woods Memorial, N-130.1961
© 1998 Kate Rothko Prizel and Christopher Rothko/VEGAP, Bilbo, 2016
Argazkia: © Sheldon Museum of Art

Galaxia

Barnett Newman
Galaxia (Galaxy), 1949
< Olio-pintura mihise gainean
60,1 x 50,8 cm
Hauen bilduma: Lynn eta Allen Turner © The Barnett Newman Foundation, New York/ VEGAP, Bilbo, 2016

Partekatu