Artea ikasbide 2013 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2013

2013.06.11 - 2013.08.25

Erakusketa honetan, 6 eta 12 urte bitarteko 129 umek egindako obren aukeraketa bistaraziko da. Guztiak 2012–13 ikasturteko Artea ikasbide hezkuntza-programan parte hartu dutea, irakasle Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea, Maider López eta Jorge Rubio dituztela. Programak Lehen Hezkuntzako eskola curriculuma sendotzen du, artea tresna hezigarri modura erabiltzen baitu.

Irakasleek identifikatu egiten dituzte bai hezkuntza-helburuak bai artista eta hezitzaileekin ikasgelan landu beharreko trebetasunak, halako helburuak betetzen dituzten zenbait tailer sortzeko. Programa bakoitza bakarra da eta espresuki diseinatzen da parte-hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuteko eta eskola-umeen interesa eta trebetasunak sustatzeko.


Artea mintzagai izatea eta sormen-prozesuan parte hartzea lagungarri zaie ikasleei zenbait gai esploratzeari ekin diezaioten, modu irudimentsu eta pertsonalean. Programak hainbat arlo eta teknika artistiko erabiltzen ditu, hala nola, argazkilaritza, pintura, eskultura, bideoa eta performancea; eta gainditu egiten ditu curriculuma osatzen duten arloak, partaideak animatzeaz gainera mundua askatasun eta irudimen handiagoaz begiratzera. Horrela, artea errealitatea deskubritzeko, esploratzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da, eta norberaren espresioaren eta sormen-askatasunaren balioa azpimarratzea aukera ematen du.

Artistak

elssie-ansareo

Ansareo, Elssie

“Arteak ordezko pentsamendu bat sustatzen hasteko balio izan zuen, gaiak era berri batera ikusteko, eta, azkenik, beste ikuspegi batetik jorratzeko”. Elssie Ansareo

Ibon Garagarza

Garagarza, Ibon

“Talde guztietan agertzen dira ezusteko auziak; auzi horiek artelanaren prozesua baldintzatzen dute, eta emaitza beti da hobea, nire ustez”.

maider-lopez

López, Maider

“Gure gorputzekin mendien formak eta  gure inguruneko harriak irudikatzen ahalegindu ginen. Paisaia gure gorputzen bitartez esperimentatu genuen, klasearen egunerokotasuna aldatuaz, batzuen eta besteen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzen...

Inaki Gracenea 768x432

Gracenea, Iñaki

“Tailerraren helburu nagusia ikasleak geometriara bizipen-eran hurbiltzea izan zen, inguruneko hainbat adibidetara joaz, eguneroko objektuen azterketa eta ezaugarri geometrikoei buruzko esplorazioa bultzatuz. Artea formak eta objektuak modu...

Jorge Rubio

Rubio, Jorge

Irudimena ez da ihesbide soila; motor boteretsua da, sormenaren beraren iturria; adierazpenerako, komunikaziorako, norberaren ezagutzarako eta eraldaketarako daukagun erreminta baliotsuenetakoa; gu guztion parte izan dadin zaindu eta hedatzen...

Partekatu