Eskailerekin jolasean
Helburua:
Ingurune hurbila aztertzea eta artearen bidez hura nola aldatu.
Materialak:
Zurezko listoiak, kola, tenperak eta pintzelak.
Proiektua:
- Ikasleei proposatu zitzaien artelan publiko bat sor zezaten beren herriarentzat.
- Arte publikoaren hainbat irudi ikusi eta gero, kalera atera ziren beren artelanak nola egin ikusteko eta pentsatzeko.
- Hainbat proiektuak proposatu zituzten; kokapena, bideragarritasuna eta aukerak kontuan hartu zituzten.
- Gela honek erabaki zuen eskaileran oinarritutako pieza bat jolas-parkean jartzea, eskailera baita ohiko forma arkitektonikoa inguruneko etxebizitza askotako fatxadetan.
- Zurezko listoiak margotu eta itsatsi zituzten, esku-eskaileren diseinu desberdinak sortuz.
- Eskailerak pilatu eta gurutzatu zituzten, oreka gordez, eta babesleku bat eraiki zuten: espazio itxi bat parkearen eremu irekiaren erdian.