Manifestua
Helburua:
Ikasleen arteko elkartasuna eta errespetua sustatzea.
Materialak:
Papera, tenperak, pintzelak, koloretako jertseak, kamisetak, argazki-kamera, guraizeak.
Proiektua:
- Taldeari manifestu bat idaztea proposatu zitzaion, asmoen aldarrikapen bateratu bat, dadaisten eta futuristen artista-taldeen antzera.
- Ikasleek helburuen, baloreen eta interes komunen adierazle ziren hitzak adostu zituzten.
- Ikasleek euskarazko alfabetoaren letrak "sortu" zituzten, beren gorputza erabiliz.
- Letra bakoitzeko, ikasle batek proiektu-zuzendariarena egin zuen eta aukeratu egiten zituen bai pertsona-kopurua bai erabili beharreko koloreak, gorputzek alfabetoko letra bat osa zezaten eta argazkia atera ziezaioten.
- Prozesuan, gaitasun psikomotorrak landu zituzten, jolasaren eta sormenaren bidez.
- Letrek manifestua idazteko balio zuten.
- Manifestuaren kontzeptu idatziak kamiseten gainean inprimatu zituzten mezua zabaltzeko.
- Manifestuko kontzeptu bakoitzaren marrazki bat egin zuten ikasleek, ideia konplexuak irudi sinpleen bidez laburbiltzen eta adierazten ikas zezaten. Irudi bat ematen zaionean, kontzeptuaren ulermenean sakontzen da.
- Manifestua taldean antzeztu zuten, kontzeptuen erakusle diren keinu eta mugimenduez.