Itzalen antzerkia
Helburua:
Jolas narratiboen bidez, euskararen ahozko, idatzizko eta ulermenezko gaitasuna hobetzea.
Materialak:
errotuladoreak, egurra, oihal zeharrargia, kartoi mehe beltza, guraizeak, makilatxo luzeak, bonbillak, kablea eta petaka-pilak.
Proiektua:
- Kontakizun laburrak asmatzean datza, beren irudimenean sortutako edo ipuin tradizionaletatik hartutako pertsonaiak protagonista dituztela.
- Asmatutako pertsonaiak estereotipoetan multzokatu: protagonista, gaiztoa, ona, misterioa, alter-egoa, kontzientzia edo laguna.
- Kontakizun horietako eszenak islatzen dituzten marrazkiak eta pertsonaien erretratu sinplifikatuak sortu.
- Pertsonaiak itzalen antzerkira egokitu daitezen, generoak berezko duen estetika sinplea eta forma erradikaltasuna hartu kontuan
- Pertsonaiak egiteko, kartoi mehe beltzezko siluetak ebaki. Txotxongiloa mugitzea ahalbidetuko duen makilatxoa itsatsi
- Oihal zeharrargia ipini egurrezko bastidore baten gainean, agertokia sortze aldera.
- Argia izateko, talde bati zirkuitu elektriko errazak egitea proposatu, petaka-pila bat etengailu eta bonbilla bati batuz.
- Argiaren, pantailaren eta siluetaren arteko distantziarekin jolas eginez, ikasleek argiaren aukera estetikoak eta dramatikoak arakatuko dituzte.