© Xavier Forcioli, 2016
Barceló, Miquel
Felanitx, Mallorca, 1957
19
57
Felanitxen (Mallorca) jaio zen urtarrilaren 8an.
74
Palma Mallorcako Arte Eder eta Ofizioen Eskolan hasi zen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galeria d’Art Picarolen (Cala d’Or, Mallorca).
76
Taller Llunàtic taldeko kide izan zen. Museo de Mallorcan Cadaverina 15 erakusketa izan zuen.
81
Espainiaren Pabilioian izan zen ikusgai XVI Bienal de São Paulon (São Paulo).
82
Espainiaz kanpoko lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Toulous-eko Axe Art Actuel Galerian. Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n egon zen erakusgai.
84
Zurich-eko Galerie Bruno Bischofberger-ekin hasi zen harremanetan. Haren lanak An International Survey of Recent Painting and Sculpture erakusketan egon ziren ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoan. Veneziako Biennale di Veneziako Aperto atalean ere izan zen, baita Terrae motus erakusketan ere (Villa Campolieto, Napoli).
85
Bere lehenengo bakarkako erakusketa handia antolatu zuen CAPC-Musée d’Art Contemporaine de Bordeaux-ek (Bordel, Frantzia). Erakusketak Madrilgo Palacio de Velázquezera eta Bostongo Institute of Contemporary Artera bidaia egin zuen. Pittsburgheko Carnegie Internationalen ere erakusgai egon zen.
86
Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Prospekt ’86 erakusketan esku hartu zuen Frankfurten.
88
Afrikara lehenengo aldiz bidaiatu zuen, eta Mali-n finkatu. Montreal-eko Musée d’Art Contemporain-en egin zuen erakusketa (Kanada).
89
Haren lanak Primera Triennal de Dibuixen egon ziren erakusgai, Bartzelonako Fundació Joan Mirón. Karuizawako Museum of Modern Art-en egon zen erakusgai (Japonia), Spain Art Today erakusketan.
91
Musée d’Art Contemporain de Nîmes-en egon zen erakusgai (Nîmes, Frantzia), baita Musée Cantonal des Beaux-Arts-en ere (Lausana, Suitza).
93
Kunsthal Rotterdam-en egin zuen erakusketa (Rotterdam). Haren lanak Louvre Museoko Copier, créer : De Turner à Picasso erakustaldian ikusgai izan ziren (Paris). Trento-ko Civica Gallery of Modern Art-en egin zuen erakusketa (Italia).
94
Londresko Whitechapel Art Gallery-k Miquel Barceló: 1984-1994 atzera begirako erakusketa egin zuen; hurrengo urtean, Valentziako Institut Valencià d’Art Moderneko (IVAM) Centre del Carmera eraman zuten.
95
XLVI Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).
96
Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidoun egin zuen erakusketa, baita Galerie National Jeu de Paume-n ere (Paris).
97
Ostende-ko Museum voor Moderne Kunst-en (Belgika) eta Buenos Airesko Centro Cultural Recoletan (Argentina) egon zen erakusgai. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
98
Miquel Barceló, 1987-1997 inauguratu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA).
99
Paper gaineko lanei buruzko erakustaldi bat inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril) eta, gero, Granada, São Paulo, Montevideo eta Tel Avivera eraman zuten ibiltari. Museu d’Art Espanyol Contemporani – Fundación Joan Marchen, Palma Mallorcakoan, eta Museo de Bellas Artes de Asturiasen, Oviedon, egon zen erakusgai. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
00
Parisko Musée d’Arts Décoratifsen egin zuen erakusketa.
01
Londresko Timothy Taylor galerian egon zen erakusgai.
02
Saint-Paul-de-Vence-ko Fondation Maeght-en egin zuen erakusketa (Frantzia), Mapamundi izenaz. Haren lanak San Domingo Siloskoa Abadian izan ziren ikusgai (Burgos). L’Atelier di Miquel Barceló erakustaldia inauguratu zen Erromako Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n. Dante Alighieriren La divina comediaren Círculo de Lectoresen ediziorako marrazkiak egin zituen.
03
Asturiasko Printzearen Arteen saria jaso zuen. Afrikan 1988 eta 2000 artean sortu zituen koadernoen aukeraketa bat argitaratu zuen Le Promeneur-Gallimard argitaletxearekin, Carnets d’Afrique izenburupean. Haren lanaren atzera begirako erakustaldi bat inauguratu zen São Pauloko Pinacoteca do Estadon. Erakusketa hori Hannover-era, bertako Kestnergesellschaft-era, eraman zuten eta, 2005. urtean, Mexikora, Monterreyko Museo de Arte Contemporáneo de Monterreyra (MARCO)eta Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayora.
04
Danteren Jainkotiar komedian oinarritutako marrazkiak eta akuarelak jarri zituen erakusgai Louvre Museoan (Paris) Eugène Delacroix-en Dante eta Virgilio infernuan lanarekin batera. Erakusketan gai horren inguruko beste hainbat marrazki eta grabatu izan ziren, museoaren bildumatik Barcelók hautatuak.
05
Pintura-, akuarela- eta eskultura-erakustaldi bat egin zuen Donostiako Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan.
06
Luganoko (Suitza) Museo d’Arte Moderna-n bere lanaren erakustaldi antologikoa aurkeztu zuen.
Luganoko (Suitza) Museo d’Arte Moderna-n bere lanaren erakustaldi antologikoa aurkeztu zuen.
Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
Paso doble performancea aurkeztu zen Avignongo Antzerkia Jaialdian (Frantzia).
07
New Yorkeko Hispanic Society of Americak Sorolla domina eman zion. Galerie Yvon Lambert-en (Paris), East Hamptongo LongHouse Reserve-n (New York) eta Fundación Francisco Godia-n (Bartzelona) egin zituen erakusketak. Horretan lanean zazpi urte eman ondoren, artistak Mallorcako Katedralean dagoen Gure Jaunaren Kaperarako aldare-pieza aurkeztu zuen.
08
Nazio Batuen Jauregia XX. aretoko kupula amaitu zuen Genevan, Giza Eskubideen eta Zibilizazioen Aliantzaren Areto izendatua. Miquel Barceló: The African Work erakusketa inauguratu zen Irish Museum of Modern Arten (Dublin) eta gero Centro de Arte Contemporáneo de Málagaraeraman zen.
09
Obra Social Fundació «la Caixa»k El mar de Barceló. En la Sala de los Derechos Humanos y de la Alianza de Civilizaciones de la ONU en Ginebra erakusketa aurkeztu zuen CaixaForumen (Madril eta Bartzelona). Bertan, NBEren kupula nola sortu zen agertzen da. Espainiaren ordezkari-lana egin zuen LIII Biennale di Venezia, Venezian (Venezia).
10
Haren obra The 80s Revisited. Sammlung Bischofberger II erakusketan aurkeztu zen Kunsthalle Bielefeld-en, Bielefeld-en, Alemanian. Acció Cultural del País Valencià-rekin (ACPV) eta Octubre Centre de Cultura Contemporània-rekin (OCCC) parte hartu zuen «Art en Acció» kanpainan, bere obra dohaintzan utzi, ondoren saldu eta diru-bilketa egiteko. Fundació «la Caixa» Gizarte Ekintzak garrantzizko erakusketa antolatu zuen; Barcelóren azken 25 urteetako artelanak bildu zituen, eta, Madrilen inauguratu ondoren, Bartzelonan ikusgai egon zen. Madrilgo Erkidegoko Kultura eta Turismo Sailak, Red Itiner bitartez – Erakusketa Ibiltarien Sarea-, haren lan grafikoaren Gesto de la naturaleza erakusketa antolatu zuen; Madrilgo Arte Contemporáneo GACMA izan zen arduraduna, eta 2010ean erkidegoko hamabi udalerritan ikusgai egon zen. Terra Mare. Miquel Barceló inauguratu zen, Frantziako Avignon hiriak eta bertako Collection Lambert-ek antolatutako erakusketa; hiriko hiru leku historikotan izan zen: Aita Santuaren Jauregiko kapera, Collection Lambert-en museoa eta Musée du Petit Palais. Lehen aldiz eman zen telebistan La cúpula de Barceló dokumentala, eta El Mar de Barceló aurkeztu zen Bartzelonako CaixaForum-en. Bi dokumentalek Genevako Nazio Batuen Jauregiko Giza Eskubideak eta Zibilizazioen Aliantza Aretoan Miquel Barcelók aurrera eramandako kupularen sortze prozesua islatzen dute.
11
Hong Kongeko Ben Brown Fine Arts galeriak artistaren erakusketa bat inauguratu zuen. Harenobra Olor Color. Química, Arte y Pedagogía talde-erakusketan aurkeztu zen Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan.
12
Galerie Bruno Bischofberger (Zürich) galerian ikusi ahal izan ziren haren zeramikak, baita Ceràmiques i dibuixos, Miquel Barceló y Barry Flanagan erakusketan ere (Museu d’Art Contemporani d’Eivissa, Eivissa).
Miquel Barceló erakusketa inauguratu zen Bank Austria Kunstforum Wien museoan (Viena).
Barcelóren obra Ispilua alderantziz: “la Caixa” Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea erakusketa kolektiboan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).
13
Terra Ignis erakusketan jarri zituen ikusgai bere azken zeramikak; hain zuzen ere, Musée d’art moderne museoan (Céret, Frantzia) eta Museu Nacional do Azulejo museoan (Lisboa).
Haren obrari buruzko erakusketak egin zituzten Galería Elvira (Madril), Acquavella Galleries (New York) eta Galerie Bruno Bischofberger (Zürich) galeriek.
Haren obra hainbat erakusketa kolektibotan jarri zen; besteak beste, hauetan: Donation Florence et Daniel Guerlain (Centre Pompidou, Paris); De Picasso a Barceló (Txinako Artearen Museo Nazionala, Pekin); eta Del futuro al pasado. El Museo del Prado visto por los artistas españoles contemporáneos (Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, Segovia).
14
Premio Nacional de Arte Gráfico de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando sari nazionala jaso zuen.
Ben Brown Fine Arts galerian (Hong Kong, Txina) jarri zuen ikusgai bere obra.
Uholdea (Le Déluge, 1990), eta Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida, 1992), lanak Gure garaiko artea. Guggenheim bildumetako maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).
Barcelóren obra beste hainbat erakusketa kolektibotan ere ikusi ahal izan zen; besteak beste, hauetan: Procession. Une Histoire dans l’exposition (CAPC, Musée d’art contemporain, Bordele, Frantzia); Le peintre et l’arène. Art et tauromachie, de Goya à Barceló (Musée d’art moderne, Céret, Frantzia); eta Somos, sois, eres, soy: 4 lecturas de lo humano en la Colección Würth España (Museo Würth La Rioja, Agoncillo).
15
Galerie Thaddaeus Ropac (Paris) eta Galerie Bruno Bischofberger (Zürich, Suitza) galerietan jarri zuen ikusgai bere obra.
Miquel Barceló gráfico erakusketa jarri zen Calcografía Nacional aretoan (Madril).
Haren obrak hainbat erakusketa kolektibotan sartu ziren; besteak beste, hauetan: Un Nouveau Regard – La Collection Lambert (Collection Lambert, Avignon, Frantzia); Fear Nothing, She Says (Museo Nacional de Escultura, Valladolid); eta Colección Permanente – Es Baluard (Es Baluard, Museu d’Art Modern i Contemporani, Palma).
16
Sol y sombra erakusketa bikoitz garrantzitsua inauguratu zen Parisen; hain zuzen ere, Frantziako Liburutegi Nazionalean eta Musée Picasso museoan.
Acquavella Galleries (New York) eta Galerie Thaddaeus Ropac (Paris) galerietan ikusi ahal izan zen haren obra.
Bálsamo y fuga. La creación artística en la institución penitenciaria erakusketa kolektiboan hartu zuen parte (CaixaForum Barcelona).
17
Honoris causa doktore izendatu zuen Salamancako Unibertsitateak.
Hainbat erakusketa kolektibotan jarri zen haren obra, hala nola Colección Soledad Lorenzo: Punto de encuentro // Cuestiones personales erakusketan (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, MNCARS, Madril), baita Opera Gallery (Monako) eta Galerie Thaddaeus Ropac (Paris) galerietan ere.
18
Galerie Thaddaeus Ropac (Salzburgo, Austria) eta Tobias Mueller Modern Art (Zürich, Suitza) galerietan jarri zuen ikusgai bere obra.
Artea (1. ekitaldia). Artium bilduma erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra, Artium – Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroan (Vitoria-Gasteiz).