Titulurik gabea (Alabastrozko gela)
1993Burdina eta alabastroa313 X 560 X 218,5 cm
Cristina Iglesias 1990eko hamarkadan nazioartean ospea hartu zuen Espainiako eskultoreen belaunaldi baten kide da, eta fisikoaren eta ikusizkoaren arteko kolokako oreka artikulatzen duen egitura handi minimalistak sortzen ditu. Lanek ezaugarri dituzte zimenduz, burdinaz edo aluminioz egindako forma itzelak eta zizelkatze korapilatsuko gainazalak (sarritan aberastasun handiko argizagiz eta patinaz estaliak) eta material dotoreak (adibidez, kristala, alabastroa eta tapizak). Forma eta espazioa naturan agertzen diren moduak kezkatzen du Iglesias, eta eskultura-paisaia txikiak sortzen ditu. Eskultura exentuak, zakarki zizelkatu baina arreta handiz moldatzen ditu eta, gehienetan, giza eskalan egiten ditu handi samarrak diren arren; askotariko konposizioa daukaten arkitektura-arloko luzapenek, berriz, elkarrizketa bat sortzen dute inguruko espazioarekin, eta ikuslea horien inguruan mugitzera gonbidatzen dute. Iglesiasek honela deskribatu du bere lana: "pentsamenduak, norberak ikusteko abiapuntu dituen tokiak, errealitatearen eta irudiaren, presentziaren eta errepresentazioaren arteko nonbait diren, beste espazioez hitz egiten duten espazioak".
Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro)] lana hiru markesina kurbatuk osatzen dute, egiturari burdinazko egitura batek eusten dio, eta giza gorputzarena baino zertxobait garaiago aretoko hormatik zintzilikatuta daude alabastro zurizko xafla mehe zeharrargiak. Iglesiasen lan askotan gertatzen den bezala, inguruko argia eta espazioa lanaren funtsezko elementuak dira, material fisikoak bezalaxe. Lan honetan, argiak distira xume bat sortzen du alabastrozko xafletan gaindi, eta, hartara, markesinari nolabaiteko inmaterialtasuna ematen dio; ondorioz, azpiko espazioaren pertzepzioa pixka bat aldatzen da.
Jatorrizko izenburua
Habitación de alabastro
Data
1993
Teknika / Materialak
Burdina eta alabastroa
Neurriak
313 X 560 X 218,5 cm
Kreditua
Guggenheim Bilbao Museoa