Argazkia: Javier Salas

Iglesias, Cristina

Donostia, 1956

Cristina Iglesias | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

56

Azaroan jaio zen Donostian.

77

Bi urtez marrazketa eta zeramika ikasi zuen Bartzelonan.

79

Chelsea School of Arten hasi zen eta, bertan, hiru urte eman zituen. Juan Muñoz ezagutu zuen; gero, berarekin ezkondu zen.

83

La imagen del animal: arte prehistórico erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Caja de Ahorros y Monte Piedaden (Casa del Monte, Palacio de las Alhajas, Madril); hurrengo urtean, Fundació «la Caixa»n ikusi ahal izan zen (Bartzelona).

84

Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Setubalgo Galeria Municipal de Artes Visuais, Casa de Bocage-n (Portugal). Galeria Comicosen erakutsi zituen lanak (Lisboa).

85

Urrian, Espainiako bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Galería Juana de Aizpurun (Madril).

86

XLII Biennale di Veneziako Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa (Venezia). Bigarren aldiz egin zuen erakusketa Lisboako Galeria Comicosen.

87

CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-ek azken hiru urteetako bere eskulturagintzari buruzko erakusketa egin zuen (Bordele, Frantzia). Madrilgo Galería Marga Pazen eta Vienako Galerie Peter Pakesch-en egin zituen eraskuketak.

88

Kunstverein für die Rheinlande und Westfalen-ek (Düsseldorf) haren obrari buruzko erakusketa garrantzitsu bat egin zuen. Malagako Museo de Bellas Artes-en haren lanari buruzko erakusketa bat egin zuten. Atenasko Jean Bernier galerian eta Ganteko Galerie Joost Declercq-en (Belgika) egon zen erakusgai.

89

Bere obra Takanawako Museum of Modern Art-eko Spain Art Today erakustaldian egon zen ikusgai (Japonia).

90

1990 Biennale of Sydneyn parte hartu zuen (Sydney) The Readymade Boomerang: Certain Relations in Twentieth Century Art erakusketan kokatuta. Galleria Locus Solus-en (Genova, Italia), Galeria Comicosen (Lisboa), Galería Marga Pazen (Madril) eta De Appel-en (Amsterdam) egin zituen erakusketak.

91

Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna). Erakustaldi horretako katalogoan, José Ángel Valente poetari buruzko testu bat sartu zen.

92

Erakusketa bat egin zuen Art Gallery of York University-n (Toronto, Kanada).

93

Antoni Tàpiesekin batera, Espainia ordezkatu zuen Veneziako XLV Biennale di Venezian. Gallerie Ghislaine Hussenot-en (Paris), Moderna Galerija-n (Liublijana) eta Galeria Municipal de Arco-n (Faro, Portugal) erakutsi zituen lanak.

94

One Room izenburupean erakusketa egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak). Galerie Konrad Fischer-en (Düsseldorf) erakutsi zuen bere lana. Lofoten uharteetako Artscape Norway erakusketan parte hartu zuen (Norvegia) eta, ondorioz, Laurel Leaves pieza instalatu zuen iraunkorki.

95

Eskultura irakatsi zuen Akademie der Bildenden Künste-n (Munich) 1999 arte. Carnegie Internationalen egon zen erakusgai Pittsburgheko Carnegie Museum of Art-en (Pensilvania).

96

Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Donostia bere jaiotiriko DV Galerian. Seattle-ko Donald Young Gallery-n (Washington estatua) eta Atenasko Jean Bernier galerian erakutsi zituen lanak.

97

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek erakusketa bat egin zuen bere azkeneko lanei buruz; gero, Renaissance Society-ra (University of Chicago) eta, hurrengo urtean, Palacio de Velázquez-era (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril) eta Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.

98

A cidade e as estrelas: Parte 4 izenburupean, Lisboako Galeria Luís Serpa Projectos-en egon zen erakusgai.

99

Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.

00

Nîmesko Carré d’Art – Musée d’Art Contemporain-ek (Frantzia) haren lanari buruzko erakusketa egin zuen. Chicagoko Donald Young Gallery-n (Illinois) eta Hannover-eko Erakusketa Unibertsaleko Espainiaren Pabilioian egin zituen erakusketak.

01

Lenbachhaus Kunstbau-n erakutsi zituen lanak (Munich).

02

Museu de Arte Contemporânea Serralves-ek (Oporto) haren lanaren erakusketa garrantzitsu bat egin zuen; hurrengo urtean, Londresko Whitechapel Art Gallery-ra eta Dublingo Irish Museum of Modern Artera eraman zuten.

03

Haren lana Centro de Cultura Contemporánean inauguratutako La ciudad que nunca existió: Arquitecturas fantásticas en el arte occidental erakusketan egon zen ikusgai (Bartzelona); hurrengo urtean, Bilboko Arte Eder Museoan egon zen ikusgai. Sin título (Habitación de alabastro) lana Guggenheim Bilbao Museoko Gardentasunak erakustaldian egon zen ikusgai.

04

Espazio publikoetako interbentzio gehiago diseinatu zituen, adibidez, Centre Convencions Internacional-eko obrak (Forum 2004, Bartzelona).

05

New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n egon zen erakusgai. Bere obra Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ko Big Bang: Destruction et création dans l’art du 20eme siècle erakusketa garrantzitsuan egon zen ikusgai (Paris).

06

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak esleitutako Nivel/Maila saria eskuratu zuen. Museum Ludwig-en egon zen erakusgai (Kolonia). Deep Fountain lana inauguratu zen Anberes-eko Leopold De Wael Plaats-en (2006).

07

Madrilgo Elba Benítez eta Pepe Cobo galerietan egon zen erakusgai, eta Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Museo Nacional del Pradoren zabalpenerako, hots, Rafael Moneo arkitektoak proiektatu zuen eraikinerako, sortu zituen brontzezko ate handiak instalatu ziren.

08

Chicagoko Donald Young galerian egin zuen erakusketa.

09

Espainiako Arte Kritikarien Elkarteak (AECA) Madrilgo ARCO ’09 azokan ordezkatuta bizirik dagoen artista onenaren Sari Handia esleitu zion. Toledon arte- eta eskultura-proiektu bat egin zuen hiriko lau txokotan.

10

Kokapen zehatzeko Estancias sumergidas obra sortu zuen Candelero badiarako, Espíritu Santo artxipelagoko Itsasaldeko Parke Nazionalaren barruan ipintzeko, Municipio de la Paz-en, Hegoaldeko Behe Kalifornian, Mexikon. Haren obra leku hauetako zenbait taldeerakusketatan aurkeztu zen: Tenerife Espacio de las Artes (TEA), Santa Cruz Tenerifekoa; Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla; Fundación Francisco Godia, Bartzelona, eta Claustro de Exposiciones del Palacio Provincial, Cádiz.

11

Towards the Sound of Wilderness instalazioa egin zuen Folkestone Triennial 2011n, Folkestonen, Erresuma Batuan. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Marian Goodman Gallery-n.

13

Premio Tomás Francisco Prieto de Medallística saria jaso zuen Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren eskutik (Monetaren Errege Etxea).
Lugar de Reflexão erakusketa inauguratu zen Casa França Brasil etxean (Rio de Janeiro).
Galería Elba Benítez galerian (Madril) egin zuen erakusketa.
Cristina Iglesias: Metonimia atzera begirako garrantzitsua inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia (MNCARS, Madril).

14

Cristina Iglesias erakusketa monografikoa antolatu zen BOZAR/Centre for Fine Arts zentroan (Brusela).

15

Phreatic Zones inauguratu zen Marian Goodman Gallery-n (Londres).
Haren Impresiones obra la Real Casa de la Moneda etxean aurkeztu zen (Madril).
Zenbait obra aurkeztu zituen Pozos erakusketan (Compañía Vinícola del Norte de España, Haro, Errioxa).

16

Cristina Iglesias erakusketa antolatu zen Musée de Grenoble museoan (Frantzia).

17

Haren obra La Ionosfera (Un lugar de tormentas silenciosas) Norman Foster fundazioan (Madril) instalatu zen.
Konrad Fischer Galerie-k (Düsseldorf) Iglesiasen beste erakusketa bat inauguratu zuen.
Arroyos olvidados obra publikoa aurkeztu zuen Londreseko Bloomberg eraikinean.

18

Cristina Iglesias: Entrespacios atzera begirakoa inauguratu zen Botín zentroan (Santander). Vicente Todolí izan zen erakusketaren komisarioa.
Marian Goodman Gallery-n (New York) Entwined aurkeztu zuen.

Partekatu