Une honetan ikusgai (104 aretoa)

Denboraren materia

1994–2005Altzairu herdoilkorra
Neurri aldakorrak

Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) instalazioak Richard Serraren forma eskultorikoen eboluzioa ezagutzeko aukera ematen dio ikusleari: elipse bikoitz baten soiltasun erlatiboa eta espiral baten konplexutasunera ondoz ondo daude. Etengabeko ikerketa horren azkeneko bi lanak toruen eta esferen sekzioetan oinarritu ditu, ikuslearen mugitzeko eran eta pertzepzioan askotariko efektuak sorrarazteko. Bisitariak zeharkatu eta inguratzen dituenean ustekabean eraldatzen doaz, eta mugitzen den gune batean gaudela zentitzen dugu, zorabiagarria eta ahaztezina da. Areto osoa eskulturek hartutako eremuaren parte da: osagai ugariko lanen antolaera ondo pentsatzen du Serrak, ikuslea eskultura horietan barrena sar eta inguruan mugi dadin. Galerian zehar lanak banatzeko modu horrek hainbat tamainako eta itxurako pasabideak eratzen ditu (zabalak, estuak, luzeak, konprimatuak, altuak, baxuak), ustekabekoak betiere. Gainera, instalazio honetan bada denboraren progresio jakin bat. Batetik, hasi eta amaitu arte instalazioa zeharkatu eta behatzeko behar dugun denbora kronologikoa; bestetik, esperientziaren denbora, oroitzapen bisual eta fisikoaren txatalek dirauten, konbinatu eta berriro esperimentatzen diren denbora, alegia.

Jatorrizko izenburua

Denboraren materia

Data

1994–2005

Teknika / Materialak

Altzairu herdoilkorra

Informazio gehiago

Zortzi eskultura

Neurriak

Neurri aldakorrak

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa

Denboraren materia

Murgil zaitez Richard Serraren Denboraren materia obran (The Matter of Time, 1994–2005) eta ezagutu artelana ikuspegi berezi batetik, Serraren lanean forma eskultorikoen bilakaerari erreparatzeko.

Bisita birtuala

Obra ezagutzeko bisita birtual bat egitera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honetan, erakusketako obra guztiak eta testu didaktikoak aurkitzen dira.
Sartu
Toruaren eta esferaren artean | La materia del tiempo | Richard Serra | Guggenheim Bilbao Museoa

Museoan

DSC0672
Serra R Torsion espiral izquierda abierta derecha cerrada Torqued Spiral Open Left Closed Right 2003–04 1
Serra R Torsion espiral cerrada abierta cerrada abierta cerrada Torqued Spiral Closed Open Closed Open Closed 2003 04 1
CF011178
031Serra The Matter of Time 2011

Ikuspuntuak

Richard Serraren Denboraren materia

Israel Galván flamenko-dantzari eta koreografoak eta Lucía Agirre arte-arduradunak Richard Serraren Denboraren materia (The Matter of Time, 1994–2005) eskultura-multzo boteretsua zeharkatuko dute dantzariaren urrats-hotsak lagun dituztela, obraren forma berezien artean durundi eginez.