Ez dago ikusgai

Setioa I

2003Zur irarria, zizelkatua, errea eta polikromatua
Eskultura: 272 x 100 x 100 cm

Koldobika Jauregi Gipuzkoan jaio zen 1959an. 1990ean, Zabalaga beka eman zion Eduardo Chillidak; eskultura arloa sakonetik arakatzeko aukera izan zen. 1996 eta 2001 urte bitartean artista egoiliar izan zen Insel Hombroich museoan, Düsseldorfen. Jauregik naturarekin bat datorren artea lantzen du, bi modutan: natura eta talde-kontzientzia biltzen ditu eskala handiko artelan publikoetan, eta ikuspegi hurbilago eta pertsonalago batetik barru-barruan daramagunari so egiten dio. Txikitasunaren eta handitasunaren arteko lotura hori, esku batek eutsitakoaren eta besoetan jaso ezin denaren arteko lotura hori, eskala txiki-txikienera eramandakoaren eta erabatekoa denaren arteko hori, funtsezkoa da artistaren lanetan. Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko sintaxi hori hasieratik sumatzen da Jauregiren lanetan, paper gaineko eta grabatutako forma eskultoriko handiak konbinatzeari ekin zionetik.

Setioa I (Asedio I, 2003) lan nabaria da Jauregiren ibilbidean, zurezko eskultura honetan abstrakzioa jaso baina gai figuratibo bat lantzen baitu. Bi osagai ditu lanak: eskultura exentu bat eta erliebean landutako triptiko bat. Triptikoa zizelkatutako formaren atzealde goibel baten antzera dihardu, eta hondo urdineko paisaia abstraktu beltz bat irudikatzen du. Artistak esan duenez, lan honek abstrakzioaren poesia aztertzen du; kolorea eta figurazioa ez dira inondik ere ageri, eta, beraz, interpretatzen zaila da, nahita. Eskultura triptikotik bederatzi metro ingurura dago, eta haritz zurezkoa da; irudi tente bat erretratatzen du, eta gainean urrez estalitako bigarren osagai bat du, distira egiten duena.

Jauregi Setioa I lantzen hasi zen AEBko tropek Irak inbaditu aurreko tentsio goreneko aldian, ekintzari bide eman aurreko itotasun eta larritasun aldian. Jauregik naturako elementuei erreferentzia egiten dioten forma abstraktuak irudikatzea du helburu, baita halako hiri-antolamendu bat ere; huraxe etxe, zubi eta zuhaitzez osatutako ikonografian adierazi zuen, gizakiaren eta naturaren elkarbizitza eta ordenaren amaieraren ataria deskribatzeko asmotan, eta giza gatazkaren aurreko unea, setioarena, alegia, jasotzeko.

Jatorrizko izenburua

Setioa I

Data

2003

Teknika / Materialak

Zur irarria, zizelkatua, errea eta polikromatua

Informazio gehiago

Erliebea (triptikoa): 310 x 559 x 2,5 cm

Neurriak

Eskultura: 272 x 100 x 100 cm

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa