Lazkoz, Abigail

Bilbo, 1972

Abigail Lazkoz | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

72

Abuztuaren 16an jaio zen Bilbon.

90

Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

95

Erresuma Batuko Winchester School of Artsen ikasteko Erasmus beka bat eskuratu zuen. Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn pintura espezialitatean.

96

UPV/EHUko Pintura Saileko doktoretza-ikastaroei ekin zien eta 1998an burutu zituen.

98

Fan Club Collection 1: Sam Sheppard bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Elorrioko AKA-Arriola Kultur Aretoan (Bizkaia).

99

Fundación Bilbao Arte Fundazioa zentroan praktika artistikorako gune bat berari lagatzeko beka bat jaso zuen (Bilbo). Mojácar-eko X. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria).

00

Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVI Muestra de arte joven erakusketan parte hartu zuen Madrilen.

01

Bizkaiko Foru Aldundiak Artegintza Beka eman zion. Ohorezko aipamena eskuratu zuen Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioaren Arte Plastikoen II. Sariketan. Fundación Bilbao Arte Fundazioaren Dibujos de bienvenida erakustaldia inauguratu zen Bilbon eta, hurrengo urtean, Berlingo ABEL Neue Kunstera eraman zuten.

02

Marcelino Botín Fundazioaren Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuan parte hartu zuen. Bere lanak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Ikus Arteen Erakusketa Ibiltarian aukeratuak izen ziren.

03

Arte Plastikoetarako Endesa beka jaso zuen. Marrazki-bilduma bat argitaratu zuen Todo preocupa a la vez izenburupean. Denklingeneji Werkraum Modula Bucholz-en erakusketa bat egin zuen (Munich) eta interbentzio bat, Humus, Madrileko La Casa Encendidan.

04

Bilboko Bilkin galerian eta New Yorkeko Momenta Art galerian egon zen erakusgai.

05

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil Arte Plastikoen Lehenengo saria esleitu zioten. Laboratorio 987, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC), New Yorkeko Monye Rowe galerian eta Donostiako DV galerian egin zuen erakusketa. Haren lanak P.S.1 MoMAko Greater New York 2005 eta Queens Museum of Art-eko The Gift: Building a Collection for the Queens Museum erakusketa kolektiboetan egon zen ikusgai, biak ere New Yorken.

06

Lehenengo saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 2006 sariketan Juan Perez Agirregoikoa eta Txuspo Poyorekin batera.

07

Lleidako Centre d’Art La Paneran, Desastres naturales izenburuko horma-irudien instalazio bat egin zuen eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean erakutsi zituen lanak. Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût, Leóngo Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) Existencias eta Museo de Teruelgo Becarios Endesa 8 erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen.

08

Tres dibujos bakarkako erakusketa inauguratu zuen Bilboko Espacio Marzanan. Ondorengo erakusketetan egon zen ikusgai: NY Motion 1.0: Emerging Spanish Artists in New York (New Yorkeko Instituto Cervantes), Abi und Fernando (Homie, Berlin), Interfícies (Centre d’Art La Panera, Lleida), L’art contemporain en Europe, Experience Pommery #5 (Domaine Pommery, Reims, Frantzia), From Brooklyn with Love (Parker’s Box, Brooklyn).

09

Shuffle (Fundació Joan Miróko Espai 13, Bartzelona) eta Máquinas extraordinarias (Rekalde Aretoa, Bilbo) bakarkako erakusketak inauguratu zituen. Biennale Internationale d’Art Contemporain d’Algeren parte hartu zuen eta 25 obres, 17 artistes, 4 relats eraskuketan egon zen ikusgai Centre d’Art La Paneran (Lleida).

10

New Work erakusketa inauguratu zen Werkraum Godula Buchholz-en, Denklingenen, Alemanian. Gainera, Arqueología de verano con perro y pájaro izeneko erakusketa egin zuen La Naval-en, Cartagenan, Murtzian. Alger Parabolique marrazki saila sortu zuen. Haren obra leku hauetako talde-erakusketetan aurkeztu zen: Domus Artium 2002 (DA2), Salamanca; Museu Nacional da República, Brasilia, eta Círculo de Bellas Artes, Madril. Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienalean parte hartu zuen.

11

Distopía literal aurkeztu zuen Vigoko Museo de Arte Contemporánea (MARCO) museoan.
Relatos extraordinarios aurkeztu zuen Valentziako Sala Parpalló aretoan.
Carnaval de las cigarreras pieza egin zuen Alacanteko Centro de Arte Las Cigarreras gunean.

12

La noche común erakusketa aurkeztu zen Madrilgo eta Vigoko Galería Bacelos galerietan.
This Side of Paradise erakusketan hartu zuen parte Bronx-eko (AEB) Andrew Freedman Home galerian, No Longer Empty ekimenaren eskutik.

13

Escultura pública erakusketa inauguratu zen Bilboko Espacio Marzana galerian.

14

Madrilgo Galería Bacelos galerian ikusgai egon zen Abigail Lazkoz. Antología del desajuste adverbial erakusketa.
Bilboko Rekalde Aretoan antolatutako Aniztasunaren memoria (I/B espedientea) erakusketan sartu zen haren obra.

15

Plasticidad maladaptativa erakusketa inauguratu zen Burgoseko CAB – Centro de Caja de Burgos zentroan.

16

Parajes incultos erakusketa aurkeztu zuen Madrilgo Museo ABC-n.

17

Biodôme aurkeztu zuen Tafalla Kulturgunean, Nafarroa.

18

Gasteizko Artium – Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroak antolatutako Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra.

19

Gasteizko Artium – Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroak antolatutako Artistak gurean programan hartu zuen parte.

Partekatu