1912 Gertrud Louise Goldschmidt (Gego) Hanburgon jaio zen abuztuaren 1ean familia judu liberal batean.
1932 Ingeniaritzan eta arkitekturan lizentziatu zen Technische Hochschule Stuttgarten.
1939 Hamburgon geratu zen familiak Alemaniatik ihes egin zuenean. Herrialde ingeles-hiztunetara joateko bisak eskatu zituen arren, ez zuen bakar bat ere lortu. Venezuelara emigratzeko bisa lortu zuen. Caracasera iritsi zenean gaztelaniaz ez zekien arren, hainbat arkitektura-estudiotan lana lortu zuen arkitekto autonomo gisa.
1952 Gegok Venezuelako nazionalitatea lortu zuen. Gerd Leufert ezagutu zuen, diseinatzaile grafikoa, artista eta irakaslea, eta bikotekide izan zuen bere bizitzaren amaierara arte.
1953 Venezuelako kostaldeko Tarmas herrira joan zen, eta bertan bere praktika artistikoan aritu zen bete-betean. Hainbat baliabiderekin eta teknikarekin esperimentatu zuen, eta paisaia, arkitektura eta figurazioa landu zituen 1955 urtean lerroarekin esperimentatzen hasi eta abstrakzioaren bidean murgildu zen arte.
1958 Urte horren inguruan argiaren, mugimenduaren eta espazioaren inguruko esplorazioak sintetizatu zituen lan tridimentsionaletan. Horietan lerro paraleloak erabiltzen ditu, lerroen lodiera bereko espazioak bereizten zituen. Aldi horretako lanek bibrazioa lantzen dute efektu optiko gisa, objektuaren forma geometrikoen eta hurbileko ingurunearen arteko elkarreraginaren bidez aktibatzen dena.
Universidad Central de Venezuelako Arkitektura eta Hirigintza Fakultatean eta Escuela de Artes Plásticas Cristóbal Rojas ikastegian arte-ikastaroak ematen hasi zen, biak ere Caracasen.
1961 Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Museo de Bellas Artes de Caracasen.
1963 Los Angeleseko (Kalifornia) Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrera
1964 Caracaseko Instituto de Diseño Fundación Neumann–INCE sortu berrian sartu zen. Modelatze eta Forma Tridimentsionalen eskolak eman zituen bertan.
1966 Los Angeleseko Tamarind Lithography Workshop litografia- tailerrean parte hartu zuen, oraingoan artista-beka batekin, eta bertan egin zituen bere litografia eta artista-liburu sail adierazgarrienak.
1969 Erretikularea aurkeztu zuen Museo de Bellas Artes de Caracas-en. Ingurune-instalazio erraldoi hura osatzeko metalezko hariak eseki zituen bertikalki eta horizontalki sabaitik eta hormetatik, espazioa zeharkatzen zuten lerro-multzoak eta egitura geometrikoak sortuz. Gego New Yorkera joan zen ondoren Erretikularea Center for Inter-American Relations delakoan instalatzera. 1969 eta 1982 urteen artean Erretikularea obraren hainbat bertsio sortu zituen.
1970–74 Turrustak (1970–74) izeneko sailari ekin zion, eta beranduago, Enborrak (1974–81) saila egiten hasi zen.
1971an Gego, Leufertekin batera, Penthouse B apartamentura joan zen bizitzera, Loma Verde eraikinean. Residencias Altolar deiturikoaren barruan dago eraikina, Colinas de Bello Monte urbanizazioan, Caracasen. Gego bertan bizi izan zen 1994an hil zen arte.
1976 Esferak (1976–77) saila eta bere sailik handiena, Paperik gabeko marrazkiak (1976–88), sortzen hasi zen.
Instituto de Diseño Fundación Neumann—INCE diseinu-eskolak Gegoren Espacio volumen organización (Espazioa bolumena antolaketa) liburua eman zuen argitara. Haren hainbat ikaslek egin zuten argitalpen horren diseinua.
1977 Lehen atzera begirako erakusketa handia, Museo de Arte Moderno de Caracasen. Hartan aurkeztu zituen estreinakoz bere Paperik gabeko marrazkiak.
Gegok Galería de Arte Nacional de Caracasek erosi berri zuen Erretikularea 1977 instalatu zuen hango areto batean.
1981 Gego aretoa ireki zuten Caracaseko Galería de Arte Nacionalen. Gegok gune horretarako birdiseinatu zuen Erretikularea 1981 modu iraunkorrean egon zen ikusgai bertan 1994 arte.
1982 Gego Frankfurtera joan zen Alte Oper opera-etxean Spielraum-Raumspiele erakusketan parte hartzeko, eta Alte Oper erretikularea (1982) lana jarri zuen ikusgai hango Liszt aretoan.
1987 Hiru dimentsioko azken sailak egiten hasi zen: Zomorroak (ca. 1987–91) eta Zomorrotxoak (1987–89).
1988 Ehundurak (1988–91) saila sortzen hasi zen, hau da, paper gainean egin zuen azken saila.
1994 Gego irailaren 17an hil zen 82 urte zituela.
Gego en su estudio, Caracas, 1984
Foto: Isidro Núñez
© Fundación Gego