2 iraila 2024
2024ko uda oso ona izan da Museoan bisitarien kopuruari dagokionez, bere historiako bigarren udarik onena hain zuzen ere. Ekaina, uztaila eta abuztuan erakusketetaz gozatu duten pertsonak 473.493 izan dira guztira, 2023ko udan baino 16.453 gutxiago. 2018an baino 28.346 bisitari gehiago etorri dira, hirugarren urterik onena hori. Aurten ere lortutako emaitza bikainek Museoaren osasuna eta nazioartekoa eta anitza den publikoa erakartzeko duen ahalmen handia berresten dituzte.
Hilabeteka begiratuz gero, horrela banatzen dira bisitari kopuruak: ekainean 110.587 bisitarik gozatu zuten Museoko erakusketez, ireki zenetik ekainarik onenean (iaz baino 4.146 pertsona gehiago etorri ziren); uztailean 162.280 pertsona izan ziren bertan (2023an baino 3.138 gutxiago); abuztuan, berriz, 200.626 bisitari ibili ziren Museoan zehar, iaz baino 17.461 gutxiago.
Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, azpimarratzekoa da Museoak pandemia aurreko nazioarteko bisitarien maila berreskuratzea lortu duela, publikoaren %76a estatutik kanpo etorri baita (iaz baino %8 gehiago). Beste behin ere, aipagarriak dira frantsesak, guztien %17a; horien atzetik Alemaniatik (%9), Herbehereetatik (%8), Erresuma Batutik (%7), Italiatik (%7) eta AEBtik (6%) etorritakoak.
Bisitari gehien izan genuen eguna abuztuaren 9a, asteartea, izan zen, 9.044 bisitariekin.
Beraz, orotara, aurten, 2024ko abuztuaren 31 arte, 894.040 bisitari izan dira Museoan, aurreko urteko bisitari-kopuruaren antzekoa eta pandemia aurreko urte arrakastatsuena izan zen 2018an baino %7 gehiago.
Ezbairik gabe, asko erakarri ditu bisitariak aurtengo udan aldi baterako erakusketa bikainak ikusteko aukerak: BBKk babestutako Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea (zabalik irailaren 15 arte); Occident-ek babestutako Martha Jungwirth (ikusgai irailaren 22 arte); eta BBVA Fundazioak babestutako Yoshitomo Nara (azaroaren 3 arte).
Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus
Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.
Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu, filmazioa egin aurretik.
Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.
Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.
Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.
Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.
Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.
Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.