yoga-en-familia
Familiak
Otsailak 16, igandea

Yoga familiartean

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00

Yves Kleinen Antropometria urdin handia lanean inspiratuta, , neguaren muinean murgilduko gara, egun hotzek erritmoa moteltzera gonbidatzen baikaituzte.

Gelditasuna barneratzeko garaia da hau, lasaitasunezko esperientzia bat izateko aukeran sortzen diren patxada eta baretasunarekin konektatzeko unea. Praktika kontziente baten bidez, urtaro honetako energia gogorarazten duten asanak ikusiko ditugu. Mugimendu kontzientea eta arnasketa-teknikak konbinatuz, lasaitasun-espazio batera hurbilduko gara, eta neguko erritmo naturalarekin sinkronizatuko gara. Artearen magiari eta gorputzaren praktikari esker urtaro honetako urdinerako bidaia sinboliko batean murgilduko gara.

Familiartean egiteko jarduera honek partekatzea eta konektatzea eskatzen du, jolasez gozatuz artearen eta guztiontzako moduko yoga mugimenduen bidez. Arteak mesede egiten die gure ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen eta sormen-esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzen laguntzen die bai haurrei, bai haiekin batera datozen helduei.

Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
Iraupena: 90 minutu
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 12:00