Laboratorio-Suenos-de-colores
Familiak
Apirilak 6, igandea; apirilak 12, larunbata

Sormen-laborategia: Koloretako ametsak

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Tarsila do Amaralen kolore biziez osatutako unibertso liluragarrian murgilduko gara. Artistaren koadro batzuetan onirikoa denaren presentzia antzemango dugu, mundu ia surreala. Tarsila batzuetan bere ametsetan inspiratzen zen eta txikitan entzuten zituen istorioetan ere bai. Haren lanei poliki eta jakin-minez begiratuko diegu, horiei buruzko galderak egingo ditugu eta amets egitera eramango gaituzten istorioak asmatuko ditugu. Tarsilak erabili zituen koloreei erreparatuko diegu; hala nola, etxeetako azafrai-horia edo okrea, edo zeru urdinaren azpian distiratzen duten zelaietako berdeak.

Tailerrean, tonu biziak landuko ditugu, eta koloreek sentsazioak eta sentimenduak gogora ekar ditzaketela ikasiko dugu. Zatoz eta ezagutu kolorearen boterea modu paregabe eta dibertigarrian!

Apirilak 6, (euskaraz), igandea; apirilak 12 (gaztelaniaz), larunbata
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Monica Rodriguez-Curiel
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00