Online Arte-Ikastaroa: Film & Video. Irudia mugimenduan bitarteko artistiko gisa
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.
Lekua
Online
Guggenheim Bilbao Museoaren online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuen inguruan modu irisgarrian eta zorrotzean prestatzeko, gaur egungo ikuspegitik.
Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, ikastaroen abiapuntu izaten dira Museoaren Bilduma eta askotariko programazio artistikoa eta dinamikoa.
Duela hamarkada batetik hona, Guggenheim Bilbao Museoaren Film & Video erakusketen programazioan, bitarteko filmiko eta bideografikoek erabiltzen dituzten praktika artistiko garaikideen korronte eta modalitate ezberdinak aztertu dira.
Helburuak
Online ikastaro honek, besteak beste, ikasteko helburu hauek ditu:
- Arte garaikidean mugimenduan dagoen irudiaren bilakaeraren ezaugarri nagusiak, adar nagusiak eta aukera mordoa erraz ikas ahal izateko gakoak ematea.
- Lan eta proiektu batzuk ezagutzera ematea, Film & Video erakusketa-historia abiapuntu hartuta.
- Azterketaren kasuen sekuentzia bat eskaintzea, gaikako la modulutan zatituta.
Nork emango du
Yara Sonseca, artearen historialaria eta komisario independentea.
Hizkuntza: gaztelania
Iraupena
Irekita hiru hilabetez. Parte-hartzaileek ikastaroa beren erritmora egin ahal izango dute, edozein lekutatik. Hurrengo modulura sartu ahal izango da aurrekoa osatu ondoren.
Norentzat da
18 urtetik gorako pertsona guztientzat, artearen ezagutzak izan ala ez, begirada zabalagoa eta egungoa edo erreferentziazko gako erraz batzuk lortu nahi badituzte. Guggenheim Bilbao Museoko Community-ko kideek lehentasuna izango dute dauden 50 plaza eskuratzeko.
Argazkia:
Christian Marclay
Erlojua (The Clock) laneko bideo fotograma, 2010
Kanal bakarreko bideoa, estereo soinuduna
24 ordu, begiztan
Hauen eskaintza: artista eta New Yorkeko Paula Cooper Gallery
Prezioa
64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har.
Lekua
Online