Curso fotografia online
Ikastaroak eta tailerrak

BERRIA! Online Arte-ikastaroa: argazkigintza: haren jatorria eta arte garaikidean sartu zenekoa

Prezioa

60 € Lagunek / 80 € publikoak oro har

Argazkigintzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra ezagutu eta artearen munduan gainontzeko disziplinen neurrira iristea nola lortu zuen jakin nahi al duzu? Ikastaro honek ibilbide horretan murgiltzeko aukera ez ezik, XIX. mendean dagerrotipoa asmatu zenetik gaur egunera arte egon diren teknika eta protagonista nagusiak ezagutzeko aukera ere eskainiko dizu.

Ikastaroa Jon Uriartek emango du. Argazkilaria eta erakusketa-komisarioa da, eta sareko irudien eraldaketa digitalen inguruan lan egiten du.

Dedikazioa: 6 ordu, zeure erritmoan
Publikoa: arte garaikidean interesa duten helduak
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bitartez
4 modulu, 16 bideo-saio eta material gehigarria
Ziurtagiria: automatikoki lortzen da behin ikastaroa amaituta

ZER IKASIKO DUGU?

  1. Argazkigintzaren historiari buruzko ikuspegi orokorra, haren aurrekarietatik hasi eta gaur egunera arteko denbora-lerroa.
  2. Dagerrotipoa asmatu zenetik argazkigintza digitalera bitarteko argazki-teknika nagusiak.
  3. Argazkigintzaren garrantzia eta artearen munduan poliki-poliki nola sartu zen. Hastapenetan sormen-prozesuetan laguntzeko tresna soiltzat hartzen bazen ere, arte ederren baitan dagokion lekua hartzera iritsi zen.
  4. Argazkigintza artistikoko eta argazkilaritza funtsezko elementu izan duten beste diziplina batzuetako (hala nola moda) lanen aukeraketa bat.

PROGRAMA

Ikastaroa gaikako lau modulutan antolatuta dago, eta zenbait argazkilari eta artista aurkeztuko dira adibide gisa:

I. modulua: Argazkigintzaren jatorria eta denbora-lerroa
Bilakaera osoa ikusiko dugu, hasi XVI. mendeko kamera ilunetatik, XIX. mendeko dagerrotipo eta kalotipoetara eta gaur egungo “zuk botoia sakatu, gainerakoa geure kontu” joerara.

  1. bideoa: Kamera iluna eta optika-estudioak oinarri gisa
  2. bideoa: Dagerrotipoaren asmakuntza eta argazkigintzaren jaiotza “ofiziala”
  3. bideoa: Argazkigintzak liburuarekin eta zinemarekin duen harreman estua.
  4. bideoa: Argazki-kameren ekoizpen industriala eta publiko zabalak irudiekin duen harreman berria

II. modulua: Argazkigintza artera iritsi zenekoa
Denbora luzez, argazkigintza zalantzan jarri zen, eta artistei errealitatea zuzenean irudikatzen laguntzeko tresna soiltzat hartu zen, baina, pixkanaka, artearen munduan sartzen joan zen harik eta XX. mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera diziplina artistikotzat hartu zen arte. Hona hemen zenbait adibide:

  1. bideoa: Imogen Cunningham, Diane Arbus
  2. bideoa: Alfred Stieglitz, Seydou Keïta
  3. bideoa: Andy Warhol, Nan Goldin
  4. bideoa: Bern & Hilla Becher, Thomas Struth

III. modulua: Argazkigintza eta moda
Argazkigintzaren eta modaren arteko harremana XIX. mendean hasi zen garai hartako jantziak erakusteko asmoarekin, eta ospe handia hartu zuen 1920. urtetik aurrera, lehen moda-aldizkariak sortu baitziren orduan. XX. mendean zehar, argazkilari ikonikoek sormen-ikuspegia txertatu zuten, eta modako argazkigintzak bilakaera esanguratsua izan zuen. Hona hemen zenbait adibide:

  1. bideoa: Richard Avedon
  2. bideoa: Helmut Newton
  3. bideoa: Louise Dahl-Wolfe
  4. bideoa: Corinne Day

IV. modulua: Argazkigintza artistikoa aro digitalean
Gaur egun, smartphone gailuen erabilera masiboa dela-eta, argazkigintza “demokratizatu” egin da, eta batzuetan zail egiten da bereiztea zein den diziplina horrek sorkuntza artistikoaren baitan duen izaera, baita argazkilariek duten papera ere. Gainera, gero eta eztabaida zabalagoa dago sareko irudien eraldaketa digitalaren inguruan. Hona hemen zenbait adibide:

  1. bideoa: Andreas Gursky
  2. bideoa: Paul Pfeiffer
  3. bideoa: Penelope Umbrico
  4. bideoa: ImageNet

 

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1969)
Publikoa 01, Florentzia 2004 (Audience 01, Florence 2004), 2004
Koloretako inprimaketa
Ed.: 7/10
179,5 x 286,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
© Thomas Struth, Bilbo 2024

Prezioa

60 € Lagunek / 80 € publikoak oro har