
Jolas-esperientziak. Beste dimentsioa (Adina: 6–10)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Zer aurkituko duzu? Jolaserako gune libre bat. Buztina izango duzu jolas-gai nagusi eta, harekin batera, beste tresna batzuk bitarteko horren moldakortasuna probatzeko. Richard Serraren Denboraren materia instalazioan inspiratuta, proposamen honek aukera emango dizu Museoko eskulturak birsortzeko edo zure pieza hutsetik hasteko, zure eskuen erritmoari jarraituz.
Buztinarekin gozatzeko gonbidapen bat da, egiturarik gabeko jolaserako material honek aukera mugagabeak eskaintzen baititu. Serraren ustez, lanaren funtsa ekintzan eta materialen ezaugarri espezifikoetan dago, eta ideia horretan oinarritzen da esperientzia hau. Hemen ez da gidatutako zereginik planteatzen; alegia, inork ez digu esango zer egin eta zer ez. Ameriketako Estatu Batuetako eskultore minimalista hark bezala, prozesuari erreparatuko diogu guk. Azken produktuak ez du leku nagusia hartzen, jolas honen funtsa ekintzan bertan baitago, harridura eta emozioa nagusi direla.
Ekimenari esker, gizakiak aukera ezberdinak planteatzeko eta berezko jakin-mina elikatzeko duen joera askatuko dugu, “baldin eta…?” galdetuta. Aldi berean, jolasak gure alderdi irudimentsuena zabaltzera animatzen gaitu Museoa bezalako esparru hain bizigarrian. Hain zuzen ere, proposamen iragankorra da, unean bertan gertatzen da, eta egiten den lanak ez du behin betiko itxura fisikorik hartuko. Beraz, ikerketaz eta sorkuntzaz gozatu ahal izango duzu zure erritmora, irakinaldi kolektiboaren sentsazioarekin dibertitzearekin batera.
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 12:15, 6–10 urteko talde 1
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia