Vitto
Hitzaldiak
Apirilak 3, osteguna

Inaugurazio elkarrizketa artistekin

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00

Museoko 103 aretoan dagoen Vito Acconci / Sergio Prego: YOU erakusketaren inaugurazioa dela-eta, Sergio Prego euskal artista erakusketaren komisario eta Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun Manuel Cirauquirekin arituko da hizketan Vito Acconci (New York, 1940–2017) artista historikoarekin izan zuen lankidetzaz eta adiskidetasunaz. Bien arteko harremana  Acconciren ibilbidearen azken urteetan hasi zen, Pregoren prestakuntzan erabakigarria izandako une batean: Acconci Studio arte- eta arkitektura-proiektuen bulegoko kide izan zenean. Erakusketan, Acconcik bideoan eta perfomancean egindako ibilbide subjektiboa ikus daiteke Pregok diseinatutako eszenografiaren barruan.

Iraupena: ordu 1

Prezioa

Dohainik

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00