
Esperando al diluvio, Dolores Redondo eta Mar Abadekin
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua: Entzungela
Ezagutu ezazu Espainiako literatura garaikideko autore ezagunetakoa den Dolores Redondorekin bere Esperando al diluvio eleberriaren soinu-fikziorako egindako egokitzapena. Ekoizpena: Audible.
Jarduera honetan, literaturaz gozatzeko bide berri bat ezagutu ahal izango duzu entzumena tartean darabilen sortze-prozesu berri bat ezagutuz. Dolores Redondok Bilboko uholdeen garaian girotutako Esperando al diluvio best-sellerraren soinu-fikzio formatuan egindako egokitzapena aurkeztuko dizuegu, Mar Abadek zuzendua. Redondok eta Abadek liburuaren pareko soinu-egokitzapen bat lortzeko aktore-talde zabal batekin egindako lan-prozesua azalduko dute. 30 ahots baino gehiago erabili dituzte—tartean aktore ospetsuenak—; hala nola, Victor Clavijo, Jorge Machín, Aitor de Kintana, Nahia Laiz, Telmo Irureta edo Eli León. Dolores Redondoren ustez, proiektu horretarako Audible etxearekin egindako lanean “sinesgarritasun gehien ahotsak ematen dio pertsonaiari eta nortasuna transmititzen du istorioa kontatzerakoan”. Ahots horiek guztiak eta askoz gehiago entzun ahal izango dira jarduera honetan, liburuko hainbat zatiren erreprodukzioari esker.
Ordua: 12:30
Iraupena: 50 min
©Carlos Ruiz
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua: Entzungela