
Artea & mugimendua (Adina: 3–5)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
3-5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.
Mugimendua marraztuz saioa artearen eta gorputzaren artean egon daitekeen erlazioaren azterketan oinarritzen da. Eskuarekin marrazteaz gain, gorputz osoak hartuko du parte sormen-ekintzan. Jauzi egitea, biratzea, barre egitea, dantza egitea edo espazioan zehar mugitzea bezalako jardueren bitartez, gure ekintza fisikoak trazu grafikoan nola eragiten duen esperimentatuko dugu, eta, alderantziz, trazuak mugimenduan.
Ariketa libre eta intuitibo batzuen bidez, ia tresnarik gabe, mugitzen zaren bitartean koloretako pinturekin zure arrastoa utziko duzu. Eta onena da horretarako ez duzula marrazten edo dantzatzen jakin behar: lerroak, orbanak eta markak sor ditzakezu jarduera errazenekin, baita airea astinduz ere.
Jolasteko, esperimentatzeko eta sortzeko espazioa eskainiko dizugu, irudimenari bidea irekiz eta gorputzak tresna artistiko gisa duen potentziala aztertuz. Zure familiarekin, bikotearekin, bakarka edo ezezagun batekin mugitu ahal izango zara. Aukera paregabea izango duzu forma, kolore eta soinu jakin batzuek iradokitzen dizutena ezagutzeko eta zure desplazamenduaren, espazioaren eta zeinu grafikoen arteko harremana esploratzeko, erabat murgiltzailea den esperientzia baten bidez.
Ikuspegi horrek haur zein helduei aukera ematen die sarritan bereizitzat jotzen diren bi hizkuntzaren arteko batasuna esploratzeko: mugimendua eta marrazkia. Besteak beste, esplorazio librea, adimenaren eta gorputzaren arteko konexioa eta sormen integralago bat garatzea sustatzen ditu.
Simona Lobefaroren eta Alessandro Lumareren (Segni Mossi) ikerketa-prozesuan inspiratuta, tailerrak adierazpen librea eta gizakiak arrastoa uzteko duen joera sustatzen ditu. Zatoz zurea uztera! Dena jolas eran egingo da, barrea eta emozio handia eragin dezakeen jolasa!
Saioaren gidaria: VACA rules!
Ordua: 10:15, 3–5 urteko talde 1
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
3-5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.