Rita-payes
Art and Music
Urriak 26 larunbata

Art & Music. Rita Payés

Prezioa

27,50 € Museoaren Lagunentzat eta 30,80 € publikoarentzat oro har.

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek norbaitekin joan behar dute.

ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.

Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

Art & Music

RITA PAYÉS

Rita Payés, musikarien alaba, Sant Andreu Jazz Band bandako talentu berrietako bat da; hortik atera dira jazz-eszenako musikari gazte oparoenetako batzuk; hala nola, Andrea Motis, Èlia Bastida edo Magalí Datzira. 2021ean, bakarkako lehen lana kaleratu zuen, Como la piel, eta horrekin nazioartean emanaldiak ematen hasi zen, jazza boleroarekin, bossa novarekin, musika klasikoarekin eta herrikoiarekin nahastuz. “Algo contigo" abestiak 52M erreprodukzio lortu zituen Spotifyn eta “Nunca vas a comprender” abestiak 7M inguru YouTuben, hilean 1,3M entzule baino gehiagorekin.

De Camino al Camino hirugarren albumak egunerokotasuneko edertasuna aztertzeaz gain, gure sustraiekin konektatzen du. Albumak hainbat estilo eta eragin uztartzen ditu gai bateratzaile batekin: bidea. Proposamen artistiko sendoarekin eta talentu ezagunen laguntzarekin, publikoa bidaia musikal honetara biltzera gonbidatzen du, eta, bertan, emozioa, maisutasuna eta sustraiekiko konexioa maisuki elkartzen dira.

Erosi orain

Prezioa

27,50 € Museoaren Lagunentzat eta 30,80 € publikoarentzat oro har.

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek norbaitekin joan behar dute.