Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea
2023.03.17 - 2023.09.03
Oskar Kokoschka (1886–1980) margolari, poeta, idazle, saiogile eta antzerkilariak XX. mendean ekin zion bere ibilbideari, Vienan, Gustav Klimt-ek (1862–1918) eta Egon Schiele-k (1890–1918) bezala. Bere lehen obrek eskandalua eragin zuten ikusleen zein kritikaren artean, eta Oberwildling (“basatietan basatiena”) ezizena jarri zioten berehala. Ibilbide pertsonal eta artistiko oparoa garatu zuen ia XX. mende osoan zehar, eta lotura estuak izan zituen bere garaiko gertakari historikoekin.
Independentziari eutsi nahi zionez, bere bizialdian ez zuen inoiz bat egin ezein mugimendu artistikorekin. Horren harira, Kokoschkak adjektibo bakarra onartu zuen bere buruarentzat: espresionista. Hala esan zuen: “Espresionista naiz, bizitza espresatzea baita egiten dakidan bakarra”.
Bere artearekiko konpromiso hori bere obra guzti-guztietan agertzen da, eta, hala, margolaria bere garaiaren eta orduko eraldaketen funtsezko lekukoa izan zen. Bere ibilbidearen hasierako erradikalismoaren ondorioz, naziek jomugatzat hartu zuten, eta “arte degeneratuaren” ordezkari gisa aurkeztu. Bere lanen bitartez faxismoaren aurka borrokatu zen, eta, Bigarren Mundu Gerraren ostean, figura garrantzitsua izan zen Europaren berradiskidetzean; buru-belarri aritu zen kontinente suntsituaren kultur berreraikuntzan.
Aretoak: 205, 206, 207 eta 209
Komisarioak: Dieter Buchhart eta Anna Karina Hofbauer, Fabrice Hergott eta Fanny Schulmannekin elkarlanean.
Egoitzak: Parisko Musée d’Art Moderne, Guggenheim Bilbao Museoa
Antolatzaileak: Guggenheim Bilbao Museoa eta Parisko Musée d’Art Moderne, Paris Musées
Oskar Kokoschka
Margolaria II (Margolaria eta modeloa II) [Der Maler II (Maler und Modell II)], 1923
Olio-pintura mihise gainean, zur gainean muntatuta
85,5 × 130,5 cm
Saint Louis Art Museum, legatua: Morton D. May, 1983
© Fondation Oskar Kokoschka, 2023, VEGAP, Bilbo