Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

VI Sekzioa - Artista Europar bat Suitzan (1946–1980)

1949an, New Yorkeko Museum of Modern Art-ek ere atzera begirako zabal bat eskaini zion Kokoschkari; horrela, artistaren eragina zabaldu egin zen nazioartean, eta politikari nabarmenen erretratuak egiteko aukera izan zuen. 1953tik aurrera, Villeneuve hirian jarri zen bizitzen, Suitzan, Leman lakuaren ertzean.

Abstrakziorako joera orokorraren kontra agertu, eta 1953an Begiradaren Eskola sortu zuen Salzburgen: eskola horretan, XVII. mendeko Jan Amos Komenský (Comenius) pedagogo eta filosofoaren metodologia abiapuntutzat hartuta, irudietan eta behaketan oinarritutako hezkuntza eskaintzen zen.
 
Garai hartan, Kokoschka europazale handi gisa nabarmendu zen, eta sutsuki defendatu zuen kontinente batuaren ideia. Europako kultura komuna (berr)eraiki nahian, artistak gero eta eszena mitologiko eta tragedia greko gehiago margotu zituen. Prometeoren mitoarekin hasi eta Aristofanesen Igelak komediarekin buka, istorio horiek eredu gisa erabiltzen zituen Europaren egoera aztertzeko eta horri buruzko iruzkin kritikoak eskaintzeko.
 
Bere bukaerako lanetan erradikaltasun piktorikoa agertzen zaigu berriro ere, bere ibilbidearen hasierako erradikaltasunaren antzekoa. Garai horretako lanak gordinak dira, epelkeriarik gabeak, eta artistaren pintzelkadari larritasuna dario: estilo horrek bidea ireki zuen artista-belaunaldi berriarentzat. Hil arte, Kokoschkak tinko sinetsi zuen pinturak bazuela ahalmen iraultzailerik askapenerako eta hezkuntzarako tresna gisa.