Proiektua: Natura begiratzeko moduak

San Ignacio

Gasteizko San Ignacio ikastetxeko 6. mailako 16 ikasle

Irakaslea: Mikel Garmendia

Artista: Karlos Martínez-Bordoy

Hizkuntza: euskara

Artea natura-zientziekin bateratzeak bigarren ikasgai hori jolasaren bidez berraurkitzea ahalbidetzen du, eta hura ulertzeko ikuspegi berriak eta dibertigarriak eskaintzen ditu. Zientzia-gaiak eta natura-inguruneko fenomenoak ikuskera original batetik aztertzeko asmoarekin jaio ziren tailer hauek, inguruan dugun mundua hobeto ulertzeko saiakeran: nola ikusten du liztor batek? Zerk egiten du landare bat landare?

Saiakuntza eta akatsa ikasteko tresna gisa hartuta, animalien eta landareen bizitzak eta horien habitatak arautzen dituzten legeei buruzko ikuskera berriak bilatu ziren. Sorkuntzajolas azkarrek —adibidez, begiak itxita marrazteak edo mugimenduan marrazteak—, tabuak gainditzea eta sortze-prozesuak desblokeatzea ahalbidetu zuten.

Metodologia zientifikoa eta arte-sorkuntza uztartzeak uzta oparoa eman zuen: inoiz ikusi gabeko espeziez osatutako fauna asmatuaren bilduma ilustratua, naturan gertatzen diren mugimenduen flip-book edo liburu animatua, landareetan oinarritutako eskultura harrigarriak, post-it bidez sortutako habitatak, paisaia eraldatzen duten koloreak, animalia flotatzaileak eta animalien edo intsektuen ikusteko modu desberdinak erakusten dituzten kaleidoskopioak.

#IkusiBegiratuEtaBehatzea#EgindakoariBalioaEmatea#Birpentsatzea#Animaliak#ZerIzanDaitekeHau#HaratagoIkustea#Flipbook#ZuzenduGabe#IkustekoBesteModuBat

“Karlosek materiala eta lanak baloratzen irakatsi zigun. Artean gauza on eta txarrik ez dagoela ere irakatsi zigun”—San Ignacio ikastetxeko ikaslea

PROIEKTUEN BILATZAILEA