ITSAS PAISAIA (OLIBA-KOLOREKO HODEIEKIN) [SEESTÜCK (OLIV BEWÖLKT)], 1969

Itsas paisaietako batzuetan, Richterrek bi argazkirekin egindako collage bat hartzen du abiapuntutzat —bata zeruarena, bestea itsasoarena— irudi perfektua sortzeko xedearekin. Hala, jatorrizko mundu baten anakronismoa azaltzen da: badirudi zerua eta itsasoa beste garai batekoak direla. Artistak ametsezko konposizio bat osatzen du, non perspektibak eta argiak ikuslea harrapatzen duen zerbait daukaten. Lan honetako kotoi-itxurako hodeiak oso lauak dira, eta ez dute uzten artistaren eskua ikusten, irudikapen mekaniko bat balitz bezala.