Arte iragankorra

Artista: Manu Muniategiandikoetxea
Teknika: Pintura, argazkilaritza eta arte-ekintza
Ikastetxea: San Lorenzo ikastetxea
Ikasturtea: 2011–12
Arloak eta loturiko gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakasleak: Pilar Fernández y Elena Rodríguez

Helburua:

Iragankorrak diren gauzen garrantzia ulertu, eta artean lan kontzeptuala baloratu. Literatura eta poesiako gaiak era ludiko batez indartu.

Materialak:

Klerak eta boligrafoak, argazki-kamera eta bideo-kamera.

Proiektua:

  1. Arte liburuetan eta Interneten bilatutako arte iragankorraren eta Land Art-en irudiak iruzkindu.
  2. Taldeari, ideia-jasa batean, arte iragankorreko proiektuetarako proposamenak egiteko eskatu.
  3. Proiektuetako batzuk kalean egin daitezke. Bertan, eguraldia txarra/ona izan, ikusgai jarritako marrazkiak hondatzen joango dira, desegin arte.
  4. Marrazki bat egin dezakete baso batean, zuhaitzen gainean kleraz lerroak marraztuz.
  5. Hala, mihise handi baten itxura hartuko du basoak, eta ikuslea dagoen lekuaren arabera irakurriko dira marrazki optikoak.
  6. Ikastetxeko patioko zoruan kleraz marraztu ditzakete marrazki iragankorrak.
  7. Marrazki horiek jolas egiteko balio dute, gainean edo inguruan mugituz, eta harridura sorraraziko dute ikastetxeko gainerako ikasleen artean.
  8. Performance bat ere asma daiteke, koreografia sinple batean oinarritua.
  9. Denak gorputz bakar bat bihurtu behar dira batera mugitzean: alde batetik bestera mugitu behar dira eta bat-batean lurrera erori.
  10. Literaturako gaiak era ludiko batean indartzeko, mikro-poesiak idatzi, bat edo bi lerrotakoak.
  11. Mikro-poesiak eskuetan idatzi behar dituzte errotulkiz; garbitzean joango da tinta.
  12. Ekintzak bideoz edo argazkitan jaso daitezke