Enpresen babesa

Onurak

Kide Korporatiboen Programan parte hartzen duten enpresen laguntza funtsezkoa eta ezinbestekoa da Museoak asmo handiko bere helburuak erdiets ditzan. Programak 120 Kide baino gehiago ditu, eta enpresa horiek kanpo-harremanetako, marketineko eta komunikazioko jarduerak garatzeko eskaintzen dizkien aukerak aprobetxatzen dituzte. Museoarentzat erronka handia da enpresak haren finantzaketa- eta kudeaketa-ereduaren funtsezko zati izatea eta horiek elementu hautemangarria eta ageriko bilakatzea, horrek ospea ematen baitio erakundeari.

EGUNGO KIDE KORPORATIBOAK

Onura nagusiak

Placas del vestíbulo (2018) | Guggenheim Bilbao Museoa

Ikusgaitasuna

– Ikusgaitasuna Guggenheim Bilbao Museoaren erakunde laguntzaile gisa, eta hala, Museoaren markarekin eta haren balio eta ezaugarriekin lotzea: artea, bikaintasuna eta eragin handiko proiektua.
– Museoarekiko elkarlana komunikazio estrategia korporatiboetan txertatzea

Cola visitantes (2011) | Guggenheim Bilbao Museoa

Museoa partekatzea

– Enpresaren interes-taldeak Guggenheim Bilbao Museoa bisitatzera gonbidatzea.
– Premium esperientziez eta pribilegio esklusiboez gozatzea.
– Museoko eremuetan ekitaldi korporatiboak eta enpresa-bilerak egiteko aukera esklusiboa Kide Korporatiboentzat.
– Nazioarteko museoetan abantailak.

Cocktail inauguración Vasconcelos | Guggenheim Bilbao Museoa

Harremanak eta networkinga

– Herrialde-mailako proiektu estrategiko bat eta erakunde- eta enpresa-harremanen foro bat kudeatzen laguntzea.
– Erakunde eta enpresekin harremanak izateko eta sareak sortzeko aukeretara sarbidea.

Informazioa eta erreserbak