Thomas Struth, 2017 Photo: Andreas Lang
Struth, Thomas
Geldern, Alemania, 1954
19
54
Geldern-en jaio zen, Alemanian, urriaren 11n.
73
Düsseldorf-era joan zen Arte Ederren Akademian ikastera, eta Gerhard Richter edo Bernd eta Hilla Becher bezalako irakasleekin ikasi zuen.
77
Düsseldorf-eko Arte Ederren Akademiaren lehen PS1 beka eskuratu zuen, New Yorken bederatzi hilabeteko egonaldia egiteko. Horrela, hiriko ikuspegiei argazkiak atera zizkien, Düsseldorf-en hasi zen bezala, hango atmosfera islatuz.
86
Japoniako Yamaguchira bidali zuten Keikok eta Hideo Shimadak, bere galerian erakusketa bat prestatzeko. Bidaia hori aprobetxatu zuen Tokion eta Kioton argazkiak ateratzeko.
87
Struthen hiriko ikuspegiak biltzen dituen erakusketa bat egin zen Kunsthalle Bern-en, Unconscious Places izenburupean, eta, ondoren, Yamaguchiko Arte Museora eraman zuten.
Skulptur Projekte Münster delakoen bigarren edizioan parte hartu zuen; hamar urtean behin egiten dira.
88
Garai horretan, Museoen argazkiak egiten hasi zen; hau da, publikoaren eta artelan ezagunen artean sortzen den harremana aztertzen duten irudiak.
90
Lehen erakusketa instituzionala antolatu zen Estatu Batuetan; hots, Photographs, The Renaissance Societyn, Chicagon.
92
Kassel-eko Documenta IX erakusketak Astelehenetako taldea erakutsi zuen, eta Londresko Institute of Contemproary Arts Institutuak ere bere obra erakutsi zuen.
Maastrichteko Werner Mantz Fundazioak emandako Werner Mantz saria eskuratu zuen.
Hainbat erakusketa monografiko inauguratu ziren; esate baterako, Portraits, Krefeldeko Museum Haus Lange-n; edo Directions: Thomas Struth: Museum Photographs, Washington DC-ko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en.
93
Argazkigintzako klaseak ematen hasi zen Karlsrubeko Arte eta Diseinuko Unibertsitatean, eta, bertan, hiru urtez lan egin zuen.
Misuriko St. Louis Art Museum-en eta Alemaniako Hamburger Kunsthallen erakusketa egin zuen.
94
Strangers and Friends aurkeztu zuen Institute of Contemporary Art-en, Boston, Massachusetts; Institute of Contemporary Art-en, Londres; eta Gallery of Ontarion, Toronto.
95
Strassen inauguratu zuen Bonngo Kunstmuseum-en, Alemanian.
96
“Bideo-erretratuen” ideia garatzen hasi zen, eta hori ikertzen jarraitu zuen zazpi urtez. Kamera baten aurrean jartzen diren pertsonen gogo-aldarteen aldaketak erregistratzen dituzten bideoak dira.
97
Spectrum argazkigintzako nazioarteko saria jaso zuen, Niedersachsen bildumakoa, Alemanian.
Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan aritu zen Berlín 1997 Proiektuan, eta hurrengo urteetan Europako hiri batzuetan ikusgai izan zen; adibidez, Lucernan (Suitza) edo Hanburgon (Alemania).
Hannoverreko Sprengel Museum-en Portraits erakusketa inauguratu zen.
98
Thomas Struth: Still erakusketa egin zen Carré d’Art-en, Nîmesko arte garaikideko museoan. Halaber, Santiago de Compostelako Centro Galego de Arte Contemporánean erakutsi zituen lanak.
99
Hasi eta hamarkada baten ondoren, Struthek museoetako argazkien gaiari heldu zion berriro, ideia eta ikuspegi berriekin.
Thomas Struth STILL erakusketa aurkeztu zen Parisko Centre National de la Photographie-n, eta Tokioko Shimada galerian eta Amsterdamgo Stedelijk Museum-en ere egon zen.
00
Thomas Struth: My Portrait inauguratu zen Tokioko Arte Modernoaren Museo Nazionalean, eta erakusketa hori Kiotoko Artearen Museo Nazionalera ere eraman zuten.
02
Alemaniako Dresdeko Staatliche Kunstsammlungen-en Dschungelbilder erakusketa egin zen.
Era berean, Salamancako Unibertsitatean, New Pictures from Paradise erakusketa egin zen.
Thomas Struth erakusketa inauguratu zen Texasko Dallas Museum of Art-en. Erakusketa hori Amerikako hainbat museotan egin zen urte horretan eta hurrengo urtean zehar: The Museum of Contemporary Art, Los Angelesen; Metropolitan Museum of Art, New Yorken; eta Museum of Contemporary Art, Chicagon.
03
Struthek Bernako Bienalean erakutsi zuen Irakurri hau ikusten duzun lehenengo aldia balitz bezala (Read This Like Seeing It for the First Time) bideo-obra.
04
Florentziako Akademiaren Galeriako zuzendaria den Franca Falletik, Miguel Angelen David lana omentzeko obra bat sortzera gonbidatu zuen, beste artista batzuekin batera.
Pergamon Museum erakusketa hasi zen Berlingo Hamburger Bahnhof-en.
Era berean, Portraits-Une heure aurkeztu zuten Bordeleko CAPC Musée d’art contemporain-en, bideo-formatuko erretratuz osatua.
05
Limako Arte Museoan, Thomas Struth: Peruko irudiak inauguratu zen.
07
Natura eta Politika (Nature & Politics) seriea egiten hasi zen; bertan, hainbat politika ikertu zituen.
Making Time erakusketa inauguratu zen Madrilgo Prado Museo Nazionalean; bertan, publikoaren eta obraren arteko harremana erakusten duten argazkiak biltzen dira, baita museoan bertan ateratako batzuk ere.
08
Thomas Struth erakusketa hasi zen Madren, Napoliko Museo d’arte Contemporanea Donnaregina.
09
Hainbat erakusketa inauguratu ziren Europako herrialde ezberdinetan: Thomas Struth, Atenasko Arte Zikladikoaren Museoan; Thomas Struth, San Petersburgoko Ermitage Museoan; eta Thomas Struth: Family Life, De Pont Museum of Contemporary Art, Tiburgon, Herbehereetan.
10
Thomas Struth, Photographs 1978–2010 erakusketa ireki zen publikoarentzat, Kunsthaus, Zurich, Suitza. Haren karrerari buruzko atzera begirako garrantzitsu hau beste erakunde batzuetara ere iritsi zen hurrengo bi urteetan; tartean, Portoko Museu Serralves, Düsseldorf-eko K20 Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen edo Londresko Whitechapel Gallery.
13
Artista gisa bizi zen Los Angelesko Villa Aurora egoitzan.
14
Royal Institute of British Architects-ek ohorezko kide izendatu zuen arkitekturari egindako ekarpenarengatik.
Thomas Struth: Photographs erakusketa egin zen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en.
Publikoarentzat ireki zen Five Works erakusketa Herbeheretako Argazki Museoan, Roterdamen.
On Reality inauguratu zen Madrilgo Ivorypress Space-n, Struthen argazkiak Iglesiasen eskulturarekin batzen dituen erakusketa.
16
Amerikako Arteen eta Letren Akademiako ohorezko kide izendatu zuten, eta Royal Photographic Society-ren Mendeurreneko Domina eman zioten; hor ere ohorezko akademiko izendatu zuten.
Thomas Struth: Nature & Politics, hasiera batean Essengo Museum Folkwang-en egin zena, beste erakunde batzuetan ere erakutsiko da: Martin-Gropius-Bau, Berlinen; The High Museum of Art, Atlantan; eta St. Louis Art Museum (hurrengo urtean).
17
Municheko Haus der Kunst-en Thomas Struth: Figure Ground erakusketa egingo da, Struthek orain arte egindako obraren atzera begirako handiena, artistak bere ibilbidean zehar jorratutako serie guztien argazkiekin.
18
Ganteko (Belgika) Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko Magister Artium Gandensis izendatu zuten.
Animals aurkeztu zen Art Basel arte azokako Parcours atalean. Arte publikoaren ibilbidea proposatzen du, Basilea hiriko hainbat espaziotan barrena.
Thomas Struth erakusketa egin zen Coloradoko Aspen Art Museum-en, artistak Ekialde Hurbilean ateratako argazkietan oinarritua. Bertan gizarteko hainbat eremu eta geruza islatzen dira; tartean, familia-erretratuak, ikerketa-lekuak edo erlijio-inguruenak.
19
Guggenheim Bilbao Museoan, Thomas Struth: Figure Ground erakusketa aurkeztu zen, artistak bere ibilbidean zehar jorratutako serie ugari biltzen dituena.
Struthek berak komisariatuta, Composition ’19. Thomas Struth at the Hilti Art Foundation (Vaduz, Liechtenstein) erakusketak bere argazkiak Hilti Art Foundationeko obra piktoriko eta eskultorikoekin lotuko ditu.
Boloniako MAST Foundationen, Thomas Struth: Nature & Politics erakusketa egin zen, 2007az geroztik ingurune zientifikoetan eta industrialetan ateratako argazkiak biltzen dituena.
22
Struthen obra batzuk Sekzioak / Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak 25 urte erakusketan sartu ziren; hau da, Bilboko erakundearen funtsen bilduma zabalean. Bertan ikus ahal izan zen 25. Urteurrena zela-eta.
23
Unbewusste Orte / Unconscious Places erakusketa egin zen Berlingo Max Hetzler Galerian, eta CERNi buruzko obren aurkezpena, Nature and Politics-en zati bat, Londresko Max Hetzler Galerian.
24
Thomas Struth: Nature & Politics Parisko Marian Goodman Galerian inauguratu zen. Europako Helena Vaz de Silva saria jaso zuen, kontinenteko kultur ondarea zabaltzen laguntzen duten pertsona ospetsuak saritzen dituena.