Argazkia: © Anna Franquesa, 2014

Solano, Susana

Bartzelona, 1946

Susana Solano | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

46

Uztailaren 25ean jaio zen Bartzelonan.

74

Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean eman zuen izena eta sei urteren ostean lizentzia lortu zuen.

80

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Fundació Joan Mirón (Bartzelona).

81

Eskolak ematen hasi zen Universitat de Barcelonako Arte Ederretako Fakultatean.

83

Galería Cienton (Bartzelona) egin zuen erakusketa.

85

Utsukushi-ga-Hara Open-Air Museum-en (Tokio) Special Prize saria jaso zuen.

86

Madrilgo Galería Fernando Vijanden eta Valentziako Galería Charpan egin zuen erakusketa bana. Londresko Serpentine Galleryn egin zuen erakusketa Miquel Navarrorekin eta José María Siciliarekin batera. Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zen hamar artista gazteren inguruko Correspondance Europe erakusketan parte hartzeko aukeratu zuten.

87

Madrilgo Galería Montenegron eta Bartzelonako Galería Maeghten jarri zituen bere lanak erakusgai. Bakarkako erakusketak lehen aldiz egin zituen atzerrian: CAPC – Musée d’art contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia), Galerie des Arènes-en eta Chapelle des Jésuites-en (Nîmes, Frantzia), Galerie Maeght-Montrouge-n (Paris) eta Galleria Giorgio Persano-n (Turin). Kassel-eko (Alemania) Documenta 8-n parte hartu zuen. São Pauloko Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.

88

Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Bonnefantenmuseum Maastricht-en (Maastricht, Herbehereak) eta Anthony Reynolds Gallery-n (Londres) egin zituen erakusketak. Jorge Oteizarekin batera, Veneziako XLIII Biennale di Venezia-ko Espainiaren Pabilioian egin zuen erakusketa. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.

89

Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach, Alemania) egin zuen erakusketa eta bost pieza Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en (Smithsonian Institution, Washington) jarri zituen erakusgai. Chicagon ere egin zuen erakusketa, Donald Young Gallery-n. Haren lana Sol LeWitt-enarekin batera jarri zuten erakusgai Madrilgo Galería Marta Cerveran.

90

Mala Galerija-n (Ljubljana, Eslovenia), Galería Luis Revengan (Madril), Galería Línean (Madril) eta Santomato-ko (Pistoia, Italia) Fattoria di Celle-n egin zituen erakusketak.

91

San Francisco Museum of Modern Art-en (San Francisco), Domaine de Kerguéhennecen (Bignan, Frantzia) eta Galerie Daniel Lelong-en (Paris) egin zuen erakusketa. Haren lanak La mémoire de la liberté erakusketan sartu ziren, Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris).

92

Azken hamalau urteetan egindako lanen atzera begirako erakusketa egin zuten Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio Velázquezen (Madril) eta ondoren, erakusketa Grenoblen, Londresen eta Malmön (Suedia) egon zen erakusgai. Dime, dime querido eskultura instalatu zuen Vall d’Hebroneko (Bartzelona) Eremu Olinpikoan urte horretan konde-hirian burutuko ziren olinpiar jokoak zirela eta. Hidroteràpia erakusketa inauguratu zuen Bartzelonako Galeria Joan Pratsen eta Joan Prats Artgràficen artean banatuta. Kassel-eko (Alemania) Documenta 9-n parte hartu zuen.

93

Bi erakusketa egin zituen Londresen, Whitechapel Art Gallery-n eta Anthony Reynolds Gallery-n. Le MAGASIN-Centre National d’Art Contemporain de Grenoble-n (Grenoble) eta Malmö Konsthall-en (Malmö, Suedia) ere erakutsi zituen lanak.

94

Galleria Giorgio Persano-n (Turin), Galería Sendan (Bartzelona) eta, En busca de un paisaje izenbururekin, Galería Oliva Araunan (Madril) jarri zituen bere lanak erakusgai.

95

Galería Luis Adelantadon (Valentzia) eta Galeria Maioren (Pollença, Mallorca) jarri zituen bere lanak erakusgai.

96

Haren lanen bi erakusketa garrantzitsu egin ziren Neuer Berliner Kunstverein-en (Berlin) eta MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-en (Viena). Galeria Quadrado Azul-en (Oporto), Galería Juana de Aizpurun (Sevilla) eta McKee Gallery-n (New York) ere jarri zituen bere lanak erakusgai. Arteen CEOE saria eman zion Madrilgo CEOE fundazioak.

97

Oportoko Fundaçao de Serralves-en egin zuen erakusketa.

98

Korsade Vägar / Caminos Cruzados instalazioa erakusgai jarri zuen, Göteborg-en burutu zen Places in Gothenburg erakusketarako egin zuena.

99

Muecas, azken bost urteetako lanen aukeraketa, jarri zuen erakusgai Museu d’Art Contemporani de Barcelonak (MACBA). Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan sartu zen.

00

Lan grafikoa Madrilgo La Caja Negran jarri zuen erakusgai. Galleria Giorgio Persano-n (Turin), Galeria Senda-Espai 292n (Bartzelona) eta Galería SCQn (Santiago de Compostela) ere egin zituen erakusketak.

01

Sintra Museu de Arte Moderna, Colecção Berardo-k (Sintra, Portugal) haren lanaren erakusketa egin zuen. Granadako Palacio de los Condes de Gabian eta Palacio Dar-al-Horran ere jarri zituen bere lanak erakusgai.

02

Galería Porta 33-n (Madeira, Portugal) eta Galeria Maioren (Pollença, Mallorca) erakusketa bana egin zuen.

03

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak antolatutako erakusketa-ziklo batean, haren lanak jarri zituzten erakusgai Burgosko Santo Domingo de Silos abadian. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Gardentasunak erakusketan sartu zen.

04

Museo Extremeño e Iberoamericano de Arte Contemporáneon (Badajoz) egin zuen erakusketa.

05

Palma Mallorcakoko Galeria Maioren egin zuen erakusketa.

06

McKee Gallery-n (New York) eta Galleria Giorgio Persano-n (Turin) erakusketa bana egin zuen.

07

Bakarkako erakusketa egin zuen Santiago de Compostelako Galería SCQn. Haren lana Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían eginiko Espacios por habitar. Fondos de la colección permanente erakusketan sartu zen.

08

Espazio publikorako egin zituen lanen maketak Madrilgo ICO Fundazioan jarri zituen erakusgai. Haren lana beste artista batzuen lanekin batera jarri zuten erakusgai España 1957-2007: L’arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni erakusketan Palermoko (Italia) Palazzo Sant’Elia-n, baita Fundació Suñolen (Bartzelona) Colección Josep Suñol. Segunda Parte 1970-2001 erakusketan ere.

09

Artistak Esto no es un escaparate, 2009, lana Objeto-Sin Objeto erakusketaren barruan jarri zuen erakusgai Madrilgo Preciados kaleko El Corte Inglésen erakusleihoetan.

10

Artistari eskainitako erakusketak inauguratu ziren leku hauetan: Galería Estiarte, Madril; Galería Maior, Palma Mallorcakoa, eta Galerie Bernard Bouche, Paris. Leku hauetako taldeerakusketetan parte hartu zuen: Shanghai Urban Planning Exhibition Center, Shanghai, Txina; Sala de Reflexió del campus de la Ciutadella de la Universitat Pompeu Fabra, Bartzelona, eta Galería Maior, Palma Mallorcakoa.

11

Sin destinatario instalazioa egin zuen Art on Lake parkean, Budapesten. Madrilgo Distrito 4 galeriak Artefactos erakusketa inauguratu zuen. Haren obra, beste artista batzuenarekin batera, 27 obres, 18 autors erakusketan egon zen ikusgai, Collecció Josep Suñol, Fundació Suñol, Bartzelonan, eta Art on Lake-n, Budapesten.

12

Haren Carmen eskultura Irish Museum of Modern Art museoan (Dublin) instalatu zen.
Trazos colgados erakusketan hartu zuen parte Museo Casa de la Moneda museoan (Madril).

13

Cantata instalazioa aurkeztu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona), Eugenio Trías filosofoaren omenez.
A meitat de camí – Halfway there erakusketa antolatu zen Jack Shainman Gallery 20th Street eta Jack Shainman Gallery 24th Street galerietan (New York).
Biennale Internazionale di Scultura Racconigi 2013 bienalean hartu zuen parte (Racconigi, Italia).

14

Where´er you walk instalazioa egin zuen Great Meadows fundazioan (Crestwood, AEB).
Vuelo rasante erakusketa inauguratu zen Fundació Suñol fundazioan (Bartzelona).
Erakusketa kolektibo hauetan hartu zuen parte: Beating around the Bush (Bonnefantenmuseum, Maastricht, Herbehereak), Històries de l´Espai 10 i l´Espai 13 (Fundació Joan Miró, Bartzelona) eta Beyond Classical: Imagining the Ideal Across Time (The National Academy Museum, New York).

15

Altzari eta alfonbren Footprints seriea aurkeztu zuen Galería Maior galerian (Pollença, Mallorca) eta Showroom Didi atelier aretoan (Bartzelona).
Tres narratives. Memòria erakusketan hartu zuen parte («la Caixa» arte garaikideko bilduma, Bartzelona).

16

Colección XIII. Hacia un nuevo museo de arte contemporáneo erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra (CA2M – Centro de Arte Dos de Mayo, Madril).
La maduresa del dibuix
erakusketan hartu zuen parte, Galeria Sicart galerian (Vilafranca del Penedès, Bartzelona).

17

Rafael Pérez Hernando galeriak (Madril) Solanori buruzko banakako erakusketa bat antolatu zuen.
Haren obrak erakusketa kolektibo hauetan sartu ziren: Artea eta espazioa (Guggenheim Bilbao Museoa), eta [Ex]posiciones críticas. Discursos críticos en el arte español, 1975–1995 (CGAC – Centro Galego de Arte Contemporánea, Santiago de Compostela).

18

Haren obra El principio Asia. China, Japón e India y el arte contemporáneo en España (19572017) erakusketan egon zen ikusgai, Fundación Juan March fundazioan (Madril).
Beste artista batzuekin batera egin zuen erakusketa bat Halfhouse galerian (Bartzelona).
Maestros saria jaso zuen Mestres. La cadena del FAD zikloaren barruan, Museu del Disseny Hub museoan (Bartzelona).

19

  1. El fin del siglo XX erakusketa kolektiboan parte hartu du (IVAM, Valentzia).

Partekatu