Rauschenberg, Robert
Port Arthur, Texas, 1925 | Captiva Island, Florida, 2008
19
25
Urriaren 22an jaio zen Milton Ernest Rauschenberg izenarekin Port Arthur-en (Texas).
44
Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadan izan zen.
47
Kansas City Art Institute-n matrikulatu zen eta Bob izena jarri zion bere buruari (aurrerago, Robert).
48
Parisko Académie Julian-en hasi zen ikasten eta AEBra itzultzean, Black Mountain College-n, Asheville-tik gertu (Ipar Carolina).
50
Aurreko urtean New Yorkera joan ostean, Art Students League-ko eskoletan hartu zuen parte eta han Cy Twombly ezagutu zuen.
51
Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) jarri zuten erakusgai Abstraction in Photography erakusketan. Lehen bakarkako erakusketa New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n izan zen, eta White Paintings eta Black Paintings sailak hasi zituen.
52
John Cage-k antolatutako Theater Piece # 1 emanaldian parte hartu zuen; hori artearen historian lehen «happening»tzat hartzen da. Bidaia bat egin zuen Europa eta Afrikan barna Cy Twombly-rekin.
54
Lehen Combines lanekin hasi zen, eskultura eta pinturaren aldeak konbinatzen dituzten obrekin.
59
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n eta São Pauloko V Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen. Haren lana André Breton-ek eta Marcel Duchamp-ek Parisko Galerie Daniel Cordier-en antolatu zuten L’exposition internationale du surréalisme erakusketan egon zen ikusgai.
61
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) The Art of Assemblage erakusketan parte hartu zuen. Parisko Galerie Daniel Cordier-en egin zuen erakusketa.
62
Serigrafia erabiltzen hasi zen.
63
New Yorkeko Jewish Museum-ek haren lanaren lehen atzera begirakoa antolatu zuen.
64
Londresko Whitechapel Art Gallery-k haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Veneziako XXXII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Pinturako Nazioarteko Sari Nagusia irabazi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen.
65
Houston-eko Contemporary Arts Museum-en eta Minneapolis-eko Walker Art Centeren haren lanak jarri ziren ikusgai.
68
Ia bost metro neurtzen zituen Autobiography lana New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en erakutsi zuen. Haren lana Amsterdameko Stedelijk Museum-en eta Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en jarri zuen erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4-n parte hartu zuen.
70
Haren lan grafikoaren atzera begirako garrantzitsua inauguratu zen Minneapolis Institute of Arts-en. Bere lanak AEBko pabiloitik kendu zituen Veneziako XXXV Biennale di Venezia-n, Vietnamgo gerragatik protesta egiteko.
72
Venetian saila hasi zuen.
75
Spread saila hasi zuen. Veneziako Museo d’Arte Moderna Ca’Pesaro-n erakutsi zituen lanak.
76
National Collection of Fine Arts-ek (Smithsonian Institution, Washington) artistaren lanaren atzera begirakoa egin zuen. Florentziako Forte di Belvedere-n erakutsi zituen lanak. Tampa-ko University of South Florida-k honoris causa doktore izendatu zuen.
77
Scale saila hasi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
80
Berlin mendebaldeko Staatliche Kunsthalle-k haren lanaren atzera begirakoa egin zuen.
81
Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n argazki-erakusketa egin zuen.
82
Bi urtez bidaiak egin zituen Japoniara, Txinara, Tailandiara eta Sri Lankara.
84
New Yorkeko Nazio Batuen eraikinean ROCI (Rauschenberg Overseas Culture Interchange) erakusketa-proiektua aurkeztu zuen eta garapen bidean zeuden hamaika herrialdetara eraman zuen bere obra.
85
Mexiko Hiriko Museo Rufino Tamayo-k ROCI proiektuaren lehen erakusketa hartu zuen. Urte horretan bertan, Santiagon (Txile), Caracasen, Beijingen eta Lhasan (Tibet) erakusgai izan zuten. Hurrengo urteetan proiektuak Tokiora, Habanara, Moskura, Berlinera, Kuala Lumpur-era eta Washingtonera bidaiatu zuen. Madrilgo Fundación Juan Marchen jarri zuen bere lana ikusgai eta ondoren, erakusketa hori Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zen.
86
Shiners saila egin zuen.
87
Metropolitan Museum of Art-en (New York) egin zuen erakusketa.
89
Borealis saila hasi zuen.
90
Robert Rauschenberg Foundation sortu zuen eta bere lanak New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en jarri zituen erakusgai.
92
Waterworks saila hasi zuen.
93
Hiroshima Museum of Contemporary Art-ek (Hiroshima, Japonia) bigarren Hiroshima saria eman zion eta urte horretan bertan han egin zuen erakusketa.
94
Düsseldorf-eko Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en egin zuen erakusketa.
95
Haren eskulturei soilik eskainitako lehen atzera begirako erakusketa egin zuen Texasko Modern Art Museum of Forth Worth-en.
96
Bere lana Monastero Mechitarista dell’Isola di San Lazzaro degli Armeni-n (Venezia) jarri zuen erakusgai. International Sculpture Center-en eskultura garaikideko Life Time Achievement saria jaso zuen.
97
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek haren lanaren atzera begirako garrantzitsua egin zuen; hurrengo urtean, berriz, Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten.
98
Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian.
99
San Franciscoko Museum of Modern Art-en egin zuen erakusketa. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Pop arte amerikarra erakusketan sartu zen.
04
Haren lanak Hartford-eko (Connecticut) Wadsworth Atheneum Museum-en egon ziren erakusgai. Ferrara-ko (Italia) Palazzo dei Diamanti-k haren lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen.
05
Julio González saria jaso zuen, Valentziako Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) esleitua, eta bertan, Gluts saileko hogeita zortzi pieza ere erakutsi zituen. Metropolitan Museum of Art-ek (New York) haren Pintura Konbinatuak jarri zituen erakusgai.
06
Metropolitan Museum-en izandako erakusketa Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n izan zen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
07
Haren lana Stockholm-eko Moderna Museet-en eta Houston-eko The Menil Collection-en egon zen erakusgai. New Yorkeko Performa 07-n 1967 Linoleum performancearen dokumentazioa bideoan aurkeztu zen. Washingtoneko The National Gallery of Art-en Let the World In: Prints by Robert Rauschenberg from the National Gallery of Art and Related Collections erakusketa inauguratu zen.
08
Minneapolis-eko Minneapolis Institute of Arts-ek Robert Rauschenberg: Prints/Editions 1962-78 erakusketa inauguratu zuen. Robert Rauschenberg in the Collection of the Long Beach Museum of Art izenburupean erakusketa egin zuen Long Beach-eko (Kalifornia) Long Beach Museum of Art-en. Madrilgo La Caja Negrak Robert Rauschenberg, Gráfica 1976-2000 erakusketa eskaini zion. Maiatzaren 12an hil zen.