Prudencio Irazabal. Photocredit María Millán
Irazabal, Prudencio
Puentelarra, Araba, 1954
19
54
Puentelarran jaio zen (Araba).
74
Sevillako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean hasi zen eta, bertan, hiru urte eman zituen.
77
Bartzelonara lekualdatu zen eta, bertan, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen.
85
Bere lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Donostiako Galería Dieciséisen eta Granadako Galería Palacen.
86
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pintura Beka bati esker (Donostia), New Yorkera lekualdatu zen eta, bertan, bere heziketa jarraitu zuen Columbia Unibertsitateko School of the Arts-en.
87
Gure Artea 1987 sariketan parte hartu zuen. 1988 Artist in the Marketplace erakusketa kolektibo eta programan parte hartu zuen New Yorkeko The Bronx Museum of the Arts-en. The Drawing Center-eko Selections 42 talde erakusketan egon zen ikusgai (New York). Gure Artea 1988 sariketan parte hartu zuen.
89
Banestoren Sorkuntzako Beka esleitu zioten (Madril). Nafarroako Jaialdien Nazioarteko Pintura Sariketako lehenengo saria jaso zuen. Gure Artea 1989 sariketako pinturako bigarren saria eskuratu zuen.
90
New Yorkeko BACA Downtown Center for the Arts-en, Santa Monicako Koplin Gallery-n (Kalifornia) eta Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean egin zituen erakusketak. Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen Beka jaso zuen.
91
Arton A Gallery-n egin zuen erakusketa (Stockholm, Suedia).
92
Bakarkako bi erakusketa egin zituen Madrilgo Galería Elba Benítez-en eta Santa Monicako Koplin Gallery-n (Kalifornia). New Yorkeko The Rope Show erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Artists Space-n.
94
Bilboko Rekalde Aretoan erakutsi zituen lanak Lan-prozesuak izenburupean. Urte horretan, bere lana Galería Espacio Mínimon ere erakutsi zuen (Murtzia). The New York Collection erakusketan parte hartu zuen Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York).
95
New Yorkeko erakusketa banatan bere obra erakutsi zuen Jack Shainman Gallery-n eta White Columns Gallery-n. Galería Elba Benítezen (Madril) eta Galería Antonio de Barnolan ere (Bartzelona) erakusgai egon zen. Bere obra The Aldrich Museum of Contemporary Art-eko In the Flesh erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai (Ridgefield, Connecticut).
96
Donostiako DV Galerian egin zuen erakusketa. List Visual Arts Center-eko Face to face: Recent Abstract Painting erakusketan parte hartu zuen (Massachusetts Institute of Technology, Cambridge, Massachusetts). Yaleko Unibertsitateko Norfolk 96 erakusketan parte hartu zuen (New Haven, Connecticut).
97
Stockholmeko Andréhn-Schiptjenko galerian egin zuen erakusketa eta, Chromatomy izenburupean, New Yorkeko Jack Shainman Gallery-n. Haren lanak Islip Art Museum-eko Better Color through Chemistry erakusketan sartu zen (East Islip, New York).
98
Erakusketa berria egin zen Jack Shainman Gallery-n (New York).
99
San Franciscoko Stephen Wirtz Gallery-n egin zuen erakusketa. Haren obra Guggenheim Bilbao Museoko Euskal Herriko eta Espainiako gaur egungo artea erakusketan izan zen ikusgai.
01
Bere lanak Fugue izenburupean erakutsi zituen New Yorkeko Jack Shainman Gallery-n.
02
El hijo del cristalero erakusketa inauguratu zen Palacio de los Condes de Gabian (Granada). Stockholm-eko Andréhn-Schiptjenko galerian eta San Franciscoko Stephen Wirtz Gallery-n ere erakutsi zituen lanak.
03
Toronto-ko Bailey Fine Arts Gallery-n eta Berlingo Spielhaus Morrison Galerie-n egin zituen erakusketak.
04
Bakarkako erakusketa bana egin zituen Galería Helga de Alvear-en (Madril) eta Jack Shainman Gallery-n (New York). Bere obra Michigan State University-ko Kresge Art Museumeko Paintings that Paint Themselves or So It Seems erakustaldian egon zen ikusgai (East Lansing, Michigan).
05
Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Highlights saileko hogei bat margolan erakutsi zituen. Erakusketa, hurrengo urtean, Burgosko Centro de Caja Burgos-en (CAB) aurkeztu zen. CRAC Alsace-ko The Suspended Moment – Le temps suspendu erakusketan parte hartu zuen; gero, MARCO, Vigoko Arte Garaikideko Museora eta Bangkok-eko Tadu Contemporary Art-era eraman zuten.
06
Evidence Plaza izenburupean, Galerie Six Friedrich Lisa Ungar-en erakutsi zituen lanak (Munich).
07
Acoustic Shadow izenburupean, Hamish Morrison Galerie-n egon zen erakusgai (Berlin). Haren lana Salt Lake Art Center-en egindako Fab Ab: New Acrylic Abstraction erakusketan erakutsi zuen (Salt Lake City).
08
Edges of Darkness talde erakusketa inauguratu zen Hamish Morrison Galerie-n (Berlin) eta, bertan, artistaren obra egon zen ikusgai. «SA NOSTRA» kultura zentroko Plasticismes. Pràctiques abstractes avui erakusketa kolektiboan parte hartu zuen (Ibiza).
09
OTR arte-espazioko Prison of Love (Madril) eta El tiempo que venga: La Colección IX erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan (Gasteiz). Regiones del aire izenburupean Madrilgo Galería Helga de Alvear-en bakarka erakutsi zituen lanak.
11
Murtziako Art Nueve galerian egin zuen lehenengo erakusketan mihise gaineko akrilikoak eta paper gainekoak aurkeztu zituen, 2008 eta 2011 urte bitartean sortuak. Erakusketa bat egin zuen Museum gegenstandsfreier Kunst Otterndorf-en, Otterndorfen, Alemanian. Haren obra ikusgai egon zen Treffpunkt erakusketan, Hamish Morrison Galerien, Berlinen.
12
Haren lana Berlingo Hamish Morrison Galerie-ko Fallen into Chaos & Order erakusketan ikusgai jarri zen.
13
Azken lana aurkeztu zuen Madrilgo Galería Helga de Alvear-en. Honako erakusketa hauetan parte hartu zuen: Moving. Norman Foster on Art, Carré d’Art – Musée d’Art Contemporain de Nîmes; A modo de reflexión, Alicanteko Museo de Arte Contemporáneo de Alicante; eta Guggenheim Bilbao Museoko Aukeraketak IV.
14
ArtNueve galeriak (Murtzia) La mucha luz erakusketa eskaini zion.
Haren obra Azal zeharrargia – Ibedrolaren bildumako lanak (Bilboko Iberdrola Fundazioa) eta Constellations (FRAC Nord-Pas de Calais, Dunkerque, Frantzia) erakusketa kolektiboetan ikusi ahal izan zen.
15
La revelación de la pintura erakusketa kolektiboan hartu zuen parte MACA-Museo de Arte Contemporáneo museoan (Alacant).
Zenbait erakusketa antolatu ziren haren lanarekin; besteak beste, hauek: Lightship (Altxerri galeria, Donostia) eta The Distance Within (Neiman Molenaar galeria, Hong Kong, Txina).
16
Haren obra Culture of Colors erakusketa kolektiboan sartu zen AzkoNobel Art Foundation-en (Amsterdam).
La claridad y lo incierto erakusketan aurkeztu zuen bere azken lana (Helga de Alvear galeria, Madril).
17
Tide Marks erakusketa aurkeztu zen Galería Pelaires galerian (Palma).
Titulurik gabea 767. zk. (1996) lana Guggenheim Bilbao Museoko Artea eta espazioa erakusketan sartu zen.
18
ArtNueve galeriak (Murtzia) Prudencio Irazabalen eta Juan Asensioren Lugares para la credibilidad erakusketa bateratua inauguratu zuen.